2024-12-21
InicioAcción SindicalEkimen ibiltari bat abiatu dugu Donibane Garazin, Ipar Euskal Herriko zerbitzu publikoetako...

Ekimen ibiltari bat abiatu dugu Donibane Garazin, Ipar Euskal Herriko zerbitzu publikoetako hauteskunde sindikalen baitan

Kurtso berriaren etorrerarekin, hauteskunde sindikalak dira sindikatuaren erronka nagusietako bat, LABek lan eta bizi baldintzen defentsan duen eskaintza are eta gehiago zabaltzeko helburuarekin. Bada, «Zurekin bagara. Egiteko beste modu bat» leloarekin izango gara Hego zein Ipar Euskal Herriko lantokietan.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren kasuan, hauteskunde sindikalak arlo publikoan gauzatuko dira, eta, gaur, abian jarri dugu kanpaina. Hain zuzen ere, ekimen ibiltari bat egingo dugu, sindikatuaren eskaintza bertatik bertara azaltzeko. Kanpainaren aurkezpena Donibane Garaziko udaletxe aurrean egin dugu, ekimen ibiltariaren lehen geltokian.

Zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea helburu

Euskal Herriko langileentzako lurralde-negoziazioetarako guneak hemen eta orain sortzeko aldarrikatu ohi dugu. Ipar Euskal Herriko kasuan, LABetik diogu agente guztientzat lurraldeko langileen ordezkatzeko batzorde bakarra sortu beharra dagoela, eta, osasun publikoaren kasuan, egiazko osasun-sare publiko bat sortu behar dela lurralde osoan, Donibane Lohizunetik Mauleraino.

Ondoko aldarrikapenak defendatuko ditugu zerbitzu publikoetako hauteskundeetan:

-Lan-baldintzen eta ordainketa-erregimena baikorki harmonizatzea

-Gutxienez 28 orduko lan-kontratuen finkatzea

-Langileen segurtasuna eta osasun fisiko eta mental ona bermatzea

-Langileen mugikortasuna, birsailkapena eta lan-toki aldaketa erraztea lurraldean

-Lanbideen aitortza eta baloratzea, bereziki animazioa, medikuntza eta jendarte laguntzako arloetan, non emakumeak ari diren nagusiki

-Kultur eta jendarte jardueretarako aurrekontua ezartzea, tokiko ekonomia eta zirkuitu laburrak sustatuz

-Osasun-profesionalen erakartzea eta leialtzea, bereziki etxebizitza eta garraio publikoa eskuratzeko aukera emanez

-Zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea lurralde osoan

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...