2024-11-22
InicioSin categorizarEAJ eta PSEk izenpetu duten akordioak agerian utzi du berezko politikak ezartzeko...

EAJ eta PSEk izenpetu duten akordioak agerian utzi du berezko politikak ezartzeko duten borondate eza

Gaur, goizeko 11etan, izenpetu dute Lehendakaritzan EAJ eta PSEren arteko akordioa. LABek akordio honek ez diela herritarren beharrei erantzuten salatu eta beste behin kritikatu du Gasteizko Gobernuak hartzen dituen neurri ekonomikoak Espainiar Estatuak eta Europak ezartzen dituztenen kopia huts bat direla.

 Argazkiak

Zerbitzu Publikoentzat Herri Akordioa

Akordioaren zioen azalpenean eta ustezko helburuetan egiak ez diren hainbat kontu aipatzen dira, eta krisialdiaren hasieratik Eusko Jaurlaritzak (PSE zein EAJren eskutik) eta ezartzen ari den politiken erantzukizunak era zatar batean ezkutatzen saiatzen dira.

Horrela, ez dago ulertzerik erru guztia Espainiar Estatuak edo Europak ezartzen dituzten neurri ekonomikoei botatzea, hain zuzen ere Gasteizko Gobernuak hartzen dituenak horien kopia hutsa direnean. Egungo marko juridiko-politikoak gure
herriaren administrazio publikoen eragin ahalmena mugatu egiten dituela argudiatzen da, baina akordioaren atal batean ere erabateko ahalmen normatiboaren alde borrokatzeko konpromisorik ez agertzea erabat onartezina da, hain zuzen ere enplegua sortzeaz, ekoizpen ekonomiaz edota gure zerbitzu publikoen ereduaz hitz egiteko garaian oinarrizko eta ezinbesteko kontua denean.

Bestalde, ezin da enplegu sorreraz besterik gabe era orokorrean hitz egin, zerbitzu publikoen eremuan lanaldiaren luzapenaren dekretua dagoeneko atzera bota dezaketenean, eta horrela Urkulluren Gobernuak neurri honekin eragin duen
enplegu suntsipena atzera bota, baina ez da egiten. Honi dagokionean PSEren jokabidea espresuki kritikatu nahi dugu, Parlamentuan neurria atzera botatzeko eskatu baitzuen, eta akordio honetarako ezinbesteko gaitzat jaso ez duenean orduko jarrera parlamentario hura itxurakeria izan zela frogatu du.

Administrazio eta zerbitzu publikoen ikuspegitik, lege ekimenei egiten diren aipamen guztiak alferrikakoak dira baldin eta egungo egoera politikoa gainditzeko planteamendua jasotzen ez badute, izan ere Estatua beti izango baita zerbitzu publikoak eta bere langileen lan baldintzak zeintzuk diren definituko dituena, eta akordio honek eragin ditzakeen ekimenak espainiar Kongresuak agintzen duenaren kopia-itsatsi hutsa izango baitira: Udal Legea, udal zerbitzuak murriztu eta enplegu publikoa suntsituko duen Toki Administrazioaren erreformak ezarriko duenaren menpe; Euskal Funtzio Publikoaren Legea negoziazio kolektiboa ukatzen duen Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren (EBEP) menpe; oinarrizko zerbitzuen dekretua Espainiar Estatuak ezarritako Zerbitzu Publikoen Karteraren menpe; kopagoei uko egitearena, hitz hutsak, praktikan ezarri ezartzen dira eta.
 
Kalitateko zerbitzu publikoak bultzatzearen beharraz aritzen dira, baina hauei eusteko egungo aurrekontu saila nahikoa dela diote. Bi kontuok bateraezinak dira, kalitateko zerbitzu publikoen sistema benetan nahi badute, bai ala bai EBren batez besteko aurrekontu sailarekin parekatzera jo behar dute. Bitartean edukiko duguna hau izango da, zerbitzu publikoen beharrei aurre egiteko langile gutxi, gehiegizko lan kargekin, arreta ratioak gainezka, itxaron zerrenda onartezinak eta zerbitzu publiko ez unibertsalak gero eta herritar gehiagok aurre egin ezin izango dien tasa eta kopagoekin. Izan ere, zerbitzu publikoen inguruan akordioak jasotzen duena kalitatea espresuki aipatu egiten bada ere, praktikan sarearen sinplifikazioa baino ez dute proposatzen, eta hitzak zehazki zer dioen jakiterik ez badago ere zerbitzuen murrizketen doinua du behintzat.

Euskal Herriak benetako politika ekonomiko eraginkorra behar du, gure sektore ezberdinek dituzten arazoei aurre egingo diena eta benetako esku-hartze publikoa egingo duena. Hauxe da gure herriaren premia eta lehentasuna, eta honen inguruan dira ezinbestekoak benetako herri akordioak eragile politiko, sozial eta ekonomiko ezberdinen artean, ez ordea alderdien arteko komenentziazko adostasunak.

 

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.