2024-12-22
InicioAcción PolíticaEAEko aurrekontuetan ondasuna banatzea, eskubideak bermatzea eta zerbitzu publikoak garatzea eskatu dugu...

EAEko aurrekontuetan ondasuna banatzea, eskubideak bermatzea eta zerbitzu publikoak garatzea eskatu dugu Bilbo, Gasteiz eta Donostiako kaleetan

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egin ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko. Hori ela eta, kalera irten gara aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeak eskatzeko, azken asteotan Hego Euskal Herrian egindako mobilizazioei jarraipena emanez. Bilboko manifestazioan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza: «Azken hilabeteotan inoiz baino ageriago geratu dira sistemaren hutsuneak, inoiz baino argiago geratu da kapitalismoa dela bizitzaren etsairik handiena. Eredu berri bat behar dugu».

Herritarron bizitza eta beharrak erdigunean jartzen dituen lehentasunezko zazpi aldarrikapen mahai gaineratu ditugu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartatik, eta urgentea iruditzen zaigu aurrekontuek lehentasuna horiek bermatzeko diru partida zehatzak, prozesuak edota errekurtsoak aurreikustea.

Hauek dira Kartaren zazpi aldarrikapenak:

1.Zerbitzu publikoak garatu.
• Zaintza lanen, osasungintza publikorako lanean ari diren zerbitzuen, administrazio publikoek azpikontrataturiko zerbitzuen eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa, langile guztien subrogazioa eta finkatzeko salbuespenezko prozedura bat bermatuz. Esparru hauetako lan baldintzak langile publikoen lan baldintzekin parekatzea. Horretarako beharrezko partidak bideratzea.
• BPGaren %6 hezkuntzara bideratzea. Hezkuntza publiko, euskaldun, plural, laiko, doakoa eta aniztasuna integratuko dituena ardatz izango duen euskal hezkuntza sistema propio eta inklusibo bat berma dadin.
• BPGaren %7 osasungintzara bideratzea.

2. Zaintza eredua aldatu eta jaiotzatik heriotzara zaintza bermatuko duen kalitatezko zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatzeko administrazioek 10.000 lanpostu sortzea eta horretarako beharrezko partidak bideratzea.

3. Pobrezia eta bazterketa sozialaren kontrako HELean planteaturiko neurriak.
• DSBEa eta EBa gutxieneko soldataren %100a.
• Etxebizitza eskubidea.

4. 1.080 eurotako gutxieneko diru-sarrera erretiroa hartua duten pertsonentzat.
• Pentsioak 1.080 arte osatzeko neurriak hartu/partidak bideratu.a

5. 1.200 euroko gutxieneko soldata/35 orduko gehienezko lanaldia sektore publikoko azpikontrata guztietan bermatzea.

6. Proposamen honek suposatzen duen gastu igoera guztia eta testuinguru honetan sortuko den zor publiko guztia errenta altu, kapital-errenta eta enpresen irabazien gaineko zergen kontura izatea.

7. Administrazio-egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa bermatu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...