Desgaitasunak dituzten gizon eta emakumeek historikoki era guztietako diskriminazio eta trabak pairatu dituen kolektibo bat osatzen dute. PPren lan erreformak are eta gehiago estutuko ditu orain pertsona hauek. Desgaitasunak dituzten LABeko 70 langile baino gehiagok bilkura egin dute gaur Donostian. Batzarraren ostean, Desgaitasuna duten langileen adierazpen bat aurkeztu dute, non besteak beste, martxoaren 29ko greba orokorrera deitu duten.