2025-04-06
InicioServicios PúblicosSanidadDerrigorrezko lekualdatzeak Gipuzkoako Laborategietan

Derrigorrezko lekualdatzeak Gipuzkoako Laborategietan

2014ko apirilaren 8an Pertsonal Zuzendaritzarekin izandako bileran jasotako informazioaren arabera apirilaren 9an Osakidetzaren zuzendari orokorraren ebazpena argitaratuko da, non Mendaroko 2 eta Zumarragako 6 LTEko plazak (Laborategiko Tekniko Espezializatua) derrigorrez Donostia ospitalera ekarriak izango dira.

Erabiliko den baremoa hurrengoa da: .Lan-esperientzia 50 puntu gehienez 0’2 puntu hileko, zenbatuz eta euskara 5 puntu. 

Trasladoak egiteko aurrena borondatez eskainiko da langileei baremoan puntu geihago ditenei lehentasuna emanez,eta modu honetan plazak ez badira betetzen derrigorrez egingo da puntu gutxiago duten langileetatik hasita, eta hurrengo ordenean, interinoak, zerbitzu eginkizunetakoak, barne promozionatuak, finkoak, 

Mugitutako langileak, bai borondatezko baita derrigorrekoakz ere, hurrengo lekuz-aldatze prozesuan lehentasuna izango dute (Noiz izango da hurrengo lekuz-aldatze prozesua?) 

Bidaiatzeko aldaketak direla eta kalteak ordainduak izango dira, 2 urte gehienez, eta bakoitzaren etxetik lehengo lan-egoitza eta oraingo Donostia ospitaleko kilometroen diferentzia ordainduko da. 

Gainontzeko kategoriekin erabiliko den baremoa “baremo bera edo antzekoa” izago da. 

LAB SINDIKATUAREN JARRERA 
Derrigorreko trasladoen arautegia onartu gabe izanik eta bestetik 2013/11/19-an Donostia Ospitaleko zuzendaritzarekin izandako bileran Gerenteak esadakoaren arabera Osakidetzako Giza baliabideko zuzendaritzaren ardura pertsonalaren trasladoarena izango zela kontutan hartuta, LABek Osakidetzako Mahai Sektorialean negoziatzeko moduko gaia dela eta aldi berean kategori guztiak eta laborategi guztietan tratamendu bera izan behar zutela. 

GURE BALORAZIOA 
1) Helburua beteta: Denuntziatu genuen bezala Laborategietako Plan Orokorraren helburu 
nagusia enplegu suntsitzea zen, hortik baitdator Zerbitzu publikoetako kudeatzaileen “gastoa 
eusteko” modua. 
2) Derrigorrezko trasladoak egiteko ebazpenik gabe, eta Gipuzkoako Laborategietako Kudeaketa 
Unitate Klinikoa sortu gabe, kudeatzaileak pertsonal mugitzeko “beharrean aurkitzen dira, 
Arautegia baino azkarragoak dira. TXAPUZEROAK.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Miles de personas se han movilizado hoy en las 4 capitales de Euskal Herria por un salario mínimo y pensiones dignas, aquí, ahora y...

En el día de hoy la mayoría sindical vasca ha salido a la calle junto con el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria con...

LAB denuncia rotundamente la violencia ejercida por la Ertzaintza en el barrio Rekalde de Bilbo y pide que se depuren responsabilidades

A raíz de la orden de desalojo del gaztetxe del barrio bilbaíno de Rekalde, el operativo de la Ertzaintza ha causado decenas de heridos....

17 muertes laborales desde el inicio de 2025 en Euskal Herria, 10 de ellas en Nafarroa

Ayer, un trabajador pamplonés de 55 años falleció al caer de un andamio en Agoitz. El trabajador de la empresa Tejados Aoiz sufrió una caída de 10 metros.