2024-12-22
InicioSecretaríasSecretaría de Salud LaboralDei egiten diegu langileei Zaldibar Argitu!-ren larunbateko manifestazioan parte har dezaten

Dei egiten diegu langileei Zaldibar Argitu!-ren larunbateko manifestazioan parte har dezaten

Uztailaren 6an bost hilabete beteko dira Zaldibarreko Verter Recycling-en zabortegia hondoratu eta Alberto eta Joaquin lurperatu zituenetik.

Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak, ekonomia eredu zehatz batek ezartzen dizkigun lan baldintzen ondorio baizik, eta Zaldibarrekoa bereziki, sistema kapitalista ekozidaren erakusgarri garbia da. Horrela, berebiziko garrantzia du gertatutakoaren inguruan erantzukizunak argitzeak. Desagertuen bilaketa eta bertan lanean ari direnen osasuna bermatzea ere lehentasunezkoak dira.

Istripua gertatu zenetik hona etengabeak izan dira sindikatuaren ekimenak bertan gertatutakoa argitzea helburu hartuta, langileak, osasuna eta erantzukizuna kontuan hartuko dituen konponbidea lortzeko. Horrela, bere sorreratik bertatik babestu ditugu Zaldibar argitu!-k egindako ekimen eta deialdiak.

Larunbatean, manifestazio nazionala deitu du Zaldibar Argitu!-k, “5 hilabete, konpromisoak nahi ditugu” lemarekin. Mobilizazioa 17:00etan abiatuko da Eibarreko Untzaga plazatik. LABek ordezkaritza bidaliko du bertara eta langileei dei egiten die mobilizazioan parte hartzera, herri erantzuna beharrezkoa baita horrelako gertakarien aurrean eta bizitza erdigunean izango duen eredu bateranzko trantsizioa indartzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...