LAB sindikatuko Deba Beheako metaleko delegatuek, herrialdeko hitzarmenaren aldeko mobilizazioekin jarraitzen dute. Otsailaren 7an kotxe carabana bat burutu zuten eskualde guztian. Eskualdeko herri guztioetatik eta poligono guztietatik pasatuz. Goizeko 8:30etan hasi eta eguerdiko 13:30etan bukatu zuten Eibarren.
Aste honetan ere, metaleko hitzarmena galtzeko dagoan arriskuaz ohartarazten duten pankartak eta kartelak jarriko dituzte. LAB sindikatuko delegatuek, mobilizatzen jarraitzeko erabakia hartu dute, horrek bermatuko baitu soilik ia 50 mila langile baino gehiagori aterpea ematen dien herrialdeko hitzarmena ez galtzea.
Otsailaren 18an, eguerdiko 12etan Industrias Mail enpresaren aurrean kontzentrazioa burutuko dute, ADEGIko exekutibako partaideen jarrera itxia salatzeko.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}