2024-12-22
InicioEducaciónHezkuntza ErreformaDatorren larunbatean LOMCEri ezetza emateko Bilbora gerturatzeko deia luzatu dute sindikatu eta...

Datorren larunbatean LOMCEri ezetza emateko Bilbora gerturatzeko deia luzatu dute sindikatu eta hezkuntza eragileek

Gaur Espainiako Kongresuan onartua izan da LOMCE hezkuntza erreforma PPk duen erabateko gehiengoaz baliaturik. Legeari oraindik Senatuko tramitea falta zaion arren, ganbera honetan ere Partido Popularrak duen gehiengoa ikusirik, hezkuntza erreforma basati hau behin betiko onartua izango dela aurreikus daiteke. Erreforma honek dakarrenari ezetz esateko eta "Euskal Herrian gure Hezkuntza eraiki" behar eta nahi dugula aldarrikatzeko elkarretaratzeak izan dira Bilbo eta Iruñean. 

Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienok, ikasle, familia, langile eta beste hainbat elkarte eta erakundek, argi adierazi dugu azken hilabete luzeetan Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi duten LOMCE hezkuntza erreformarekiko gure aurkakotasuna. Gure ustetan lege hau guztiz zentralizatzailea, adoktrinatzailea, uniformatzailea, atzerakoia, segregatzailea eta elitista da, ez du ez hezkuntza komunitatearen ezta jendartearen babesik eta, ondorioz, ez dugu inola ere Euskal Herrian inposa dezaten onartzen.

Gure desadostasuna agertzeaz gain, ordea, legeak onarzeko bidea hartu duela ikusirik, Euskal Herriko alderdi politikoei eta Nafarroa eta EAEko legebiltzar eta gobernuei eskatzen diegu LOMCEa gur herriko ikastetxeetan inola ere ez dezatela aplika eta horretarako bitarteko guztiak erabil ditzatela. Modu berean, azken hilabeteetan adierazi moduan, hezkuntza eragileok gure konpromisoa berresten dugu LOMCEri aurre egi eta gure herrian aplika ez dadin estrategia komunak lantzeko.

Behin eta berriro gure hezkuntza sistema baldintzatzen duten honelako erasoei behin betikoz aurre egin asmoz eta azken hamarkada luzeetako bideari jarraituz, hezkuntzako eragile ezberdinok, beste behin konpromisoa adierazten dugu Euskal Herrian behar den eta nahi dugun hezkuntzari erantzungo dion hezkuntza sistema propioa eraikitze bidean pauso berriak emateko.

Hau guztia honela, gaurkoan indar bereziz, dei egiten diegu ikasle, familia, hezkuntzako langile ea herritar orori LOMCEri aurkakotasuna adierazi eta aurre egiteko eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko. Datorren larunbatean, urriaren 12an, arratsaldeko 17:30etan Jesusen Bihotzetik abiatuta, Bilboko kaleak bete eta ozen esan dezagun: EUSKAL HERRIAN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI! LOMCE EZ!
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...