Joan den ekainaz geroztik greba mugagabean diren Corrugados Azpeitiako langileek mobilizazioetan jarraitzen dute. Enpresa batzordetik eginiko deiari erantzunez, bihar larunbata, MANIFESTAZIOA egingo dute Azpeitian, eguerdiko 12.00etan enparantza nagusitik abiatuta. Ainhoa Etxaide idazkari nagusiarekin batera, LABeko ordezkaritza bat lagun izango dute Corrugadoseko langileek biharko manifestazioan.
Enpresak ezarri asmo duen enplegu etete EEEaren eraginez 60 langile kaleratu nahi dituzte eta gainerako beharginei urte amaiera bitarte 66 eguneko suspentsio EEE bat aplikatu nahi die; horrekin batera, lanaldia urteko 49 ordu gehiagoan luzatu nahi die eta soldatak %35 jaitsi.