Corrugados Azpeitiako langileak ekainaren 15az geroztik greba mugagabean dira, LAB eta ELA sindikatuek eginiko deiari erantzunez, enpresak egin nahi dituen 60 kaleratzeen aurka. Lanpostuen defentsan bihar goizeko 11:30etatik 12:15etara elkarretaratzea egingo dute Donostiako Lan Ikuskaritzaren aurrean.
60 langile kanporatzeko erabakiaren batera, Corrugadoseko nagusi den Alfonso Alonso taldeak suspentsio EEE bat ere jarri nahi du martxan, hemendik urte amaiera arte iraungo duena eta enpresan geratzen diren 245 langileei, guztiei alegia, eragingo diena. Horrekin batera, %35eko soldata murrizketa eta urteko lanaldia 49 orduko igoera ezarri nahi diete.