2024-12-22
InicioIndustriaMetalCorrugados Azpetitia enpresako langileek greba bertan behera uztea erabaki dute

Corrugados Azpetitia enpresako langileek greba bertan behera uztea erabaki dute

Corrugados Azpeitia enpresako komiteak, langileek asanblada bidez, duela 6 hilabete hasitako greba mugagabea bertan behera uzteko erabakiaren berri eman du.

 

Komitearen prentsaurrekoa

«Duela 6 hilabete greba mugagabeari hasiera eman genion enpresak, erreformaz baliatuz, inposatu nahi ziguten neurri batzuen aurka. Gaur, borroka luze honek emandako fruituak eta azken asteetan jasotako babes juridikoak borroka mota aldatzera bultzatzen gaituzte. Horregaitik, beste pauso bat ematera goaz: negoziazioaren mesedetan greba mugagabea bertan behera uzten dugu, baina borrokak aurrera darrai, mobilizazioekin jarraituko dugu.

Borroka planteamendu berri honekin negoziazio fase berria zabaldu nahi dugu:

  • Prozesu honen hasieran negoziatzeko prest geundela esaten genuen.
  • Argi gelditu da enpresak negoziatzeko izan duen borondate eza. Horren lekuko sententzi biak (EREarena eta soldata eta lanaldiarena)
  • Argi gelditu da inposaketaren bidetik konponbiderik ez dagoela. Dauden arazoei negoziazioaren bitartez eman behar zaie irtenbidea eta gu, horretarako, prest gaude.
  • Negoziaketarako badugu proposamena:
      • kalerapenak borondatezkoak izan behar dira
      • Gallardok gure enpresaren etorkizuna bermatu behar duela produkzioa ekarriz
  • Negoziazioari epe bat ipiniko diogu. Epea akordiorik gabe bukatu ezkero kalera aterako gara berriro.

Enpresak arazo ekonomikoak balitu aztertu beharko lirateke baina ezin dugu onartu, inposaketaren bitartez, langileak egoera ekonomikoaren arduradun bakarrak bihurtzea edota langileek gure eskubideak urratuta egoera ordain dezagun eta, bitartean, Gallardok egoeraren inguruan inongo konpromisorik hartu gabe jarraitu. Enpresaren bideragarritasuna ezin da oinarritu kalerapenetan eta eskubideen lapurretan, konpromiso sendoak behar dira.

Gure borrokarekin erreformari aurre egin diogu, inposaketari aurre egin diogu eta harro gaude egindakoaz. Ez dakigu borroka noiz arte mantendu beharko dugun, baina orain enpresari tokatzen zaio egoera baloratu, erabakiak hartu eta benetako borondatea agerian utzi.

Lehen esan dugun bezala grebak urtarrilaren 2ko goizeko 8:00ak arte jarraituko du.

Enpresaren eskuetan dago irekitako aukera aprobetxatzea. Akordiorik gabe ez dago etorkizunik.»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...