2024-12-22
InicioIndustriaMetalCorrugados Azpeitiako komiteak Euskal Herriko erakundeei enpresa ixtearen aurka lanean inplikatzea eskatu...

Corrugados Azpeitiako komiteak Euskal Herriko erakundeei enpresa ixtearen aurka lanean inplikatzea eskatu die

Corrugados Azpeitiako Komiteak Gallordo taldeak hartutako erabakia ontzat ez duela ematen eta Getafeko lantegiaren aldeko hautua Espainiaren aldeko hautu bat dela salatu du. Komiteak Azpeitiko herriari eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Diputazioari, langileekin batera erabaki honi aurre egiteko lanean jartzea eskatu die.

CORRUGADOS AZPEITIAko KOMITEAREN IRAKURKETA

«Atzo, denok dakizuen moduan, Gallardo Taldea komitearekin batu zen taldeak erabaki bat hartu duela esateko. Enpresa itxiko duela esateko. 300 langile zuzen eta beste ehundik gorako zeharkako langile kalera botatzeko erabakia hartu duela.

Egoera honen aurrean, hau da komiteak egiten duen irakurketa:

Erabakia ez dugu uste berria denik. Hainbatetan eta medioen aurrean adierazi dugu egoera hau ematearen arriskua bazegoela. Hainbat arrazoi zeuden honetaz ohartarazteko:
• Nominak eta iazko zorrak ordaindu gabe zeuden.
• Hornitzaileak printzipioz ez zerbitzatzeko agindua zuten.
• Bukatutako produkzioa enpresatik atera eta beste biltegi batetara eramanda zuela.
• Akordio sozialaren negoziaketa itxi gabe zegoen alde bien proposamenen artean hurbilketa ematen zenean. Negoziazioa bideratu egin zen sindikatuen partetik, aurrera joan zen sindikatuek egindako proposamenekin, soldatataz hitzegitea ere.
• Enpresako aktibitatea 6 hilabetekoa baino gehiago bermatzeari uko egitea. Epe honetan galerak egon ezkero itxiko zuela mehatxatuz.
• Azpeitiko zuzendaritzak euren kontratuak desegiteko eta 45 egun urteko indemnizazioa kobratzeko demanda sartuta zeukala jakin dugu aste honetan. Gallardo Taldeak hartu duen erabakia hartzeko lagungarria izan da. Las ratas las primeras en abandonar el barco.

Hau da enpresa, tesoreria ikuspegitik isolatuta zegoen eta gainera taldeak bezeroei begirako produkzioa Azpeititik kanpo nahi zuen. Bitartean, enpresak akordio sozialaren negoziaketa luzatzen egon da lantegian zegoen txatarra guztia funditu eta korrugado barra ateratzeko. Aurrekoetan bezala fede txarrez jokatu du enpresak langileekin.

Komiteak egoera honen aurrean egiten du hurrengo balorazioa:

Ez dugu ontzat ematen taldeak hartutako erabakia. Enpresa honek 300 lanpostu zuzenak eta ehundik gora zeharkakoak mantentzen ditu eta beharrezkoa da Azpeitiako herriarentzat, gaurko langile eta hurrengo belaunaldientzat.

Enpresa honek badu lekua merkatuan. Gallardok 300.000 tona bermatzen ditu eta Gipuzkoako Diputazioak egindako gestioei esker beste 150.000 tonak ekoizteko aukera sortu da.

450.000 tona nahiko lan karga da ixteko erabakia atzera botatzeko. Hau da norabidea, ez enpresa ixtea.

Erabakia hau, Getafeko lantegiaren aldeko hautu bat da, Espainiaren aldeko hautu bat. Guk hautu honen kontra era argi baten kokatzen gara eta hemendik deia egiten diogu Azpeitiko herriari eta Euskal Herriko erakunde publikoei, bereziki Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Diputazioari, langileekin batera erabaki honi aurre egiteko.

Corrugados Azpeitiak bizi behar du, Gallardo Taldearen barruan edo kanpoan. Merkatu nahikoa dugu erabaki hau aldatzeko, enpresak aurrera egiteko.
Komitekook erakunde hauekin hurrengo egunetan biltzea espero dugu egoerari buelta emateko aukerak aztertzeko eta, bide batez, erabaki honi nola egingo diogun aurre erabakitzeko.

Gure buruari eta, modu berean, gizarte osoari hau galdetzen diogu:
Gallardok, doanik hartu dezake honelako erabakia dauzkan ondorioekin? Erabaki hau hartzeko eskubidea onartuko diote hemengo erakundeek?
Zer egiteko prest gaude denon artean?

Azpeitiko herria gonbidatzen dugu lanpostuen defentsan prestatzen ari garen mobilizazioetan parte hartzera.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...