2025-12-15
InicioIndustriaMetalCondesaren inguruan Jaurlaritzarekin izandako bileraren balorazioa negatiboa egiten dugu LAB eta ELAk

Condesaren inguruan Jaurlaritzarekin izandako bileraren balorazioa negatiboa egiten dugu LAB eta ELAk

Sei hilabetez bilera ukatu ostean, atzo LAB eta ELA Condesaren inguruan Jaurlaritzarekin biltzea lortu genuen. Jaurlaritzaren jarrera tamalgarria izan zen, langileen ordezkariei erakutsitako mespretxua izugarria izan zen. Gaur, Nafarroako Condesako delegatuek konzentrazioa egin dute Nafar Gobernuak ere erakutsi duen jarrera salatzeko.

CONDESAKO ELA ETA LABen OHARRA
Sei hilabetez bilera ukatu ondoren, azkenean atzo, maitzaren 19an, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailarekin biltzea lortu genuen. Gaurko bileraren balorazioa, berriz, oso negatiboa da. Benetan, lotsagarria eta erabat onartezina. Gaurko bileran Eusko Jaurlaritzak Condesako langileen ordezkariei erakutsitako mespretxua izugarria izan da. Gure galdera guztiei “ez dakigu” batez erantzun digute. Ez dakite zergatik ez den sinatu Condesa eta Arcelor Mittal eta Banaren arteko akordioa, ezta sinatuko den ere. Ez dakite zer gertatuko den Condesa Taldeak Araban dituen lantokiekin, ezta langileen lanpostuekin ere. Ez dakite ezer, ez dute ezer argitu. Alde ezberdinen arteko akordio pribatua dela erantzun digute eta eurek ez dutela esku hartzerik aldeek ez badiete horretarako aukerarik ematen. Benetan, harrigarria eta lotsagarria. Enpresa boteretsu eta handiekiko erabateko menpekotasunaren seinalerik argiena.

Hau al da Eusko Jaurlaritzak Condesarekiko duen industria politika? Hau al da Eusko Jaurlaritzak herri honen langileei eskaintzen diguna? Langileok ez ditugu holako erakundeak merezi.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera ikusi ondoren, Gasteizko legebiltzarrera gure aldarria eramateko prest gaude, Condesa enpresak zein Arcelor Mittalek eta Bankak eman beharreko azalpenak bertan eman ditzaten. 

Egia nahi dugu, egia ezagutu behar dugu gure eskubidea baita, ez ordea luxu bat. Oztopo guztien gainetik, langileen eskubideak defendatzen jarraituko dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El 17 de marzo, huelga general: el SMI se decide aquí

ELA, LAB, Steilas, Hiru y Etxalde convocan huelga general el 17 de marzo para exigir un SMI propio de al menos 1.500 euros en Hego Euskal Herria.

LAB exigirà los contenidos que faltan de la propuesta del convenio de residencias de mayores de Araba en la mesa negociadora del martes

Valoramos positivamente las mejoras obtenidas en la propuesta del primer convenio de residencias y viviendas comunitarias de Araba, ya que recoge las reivindicaciones por...

Ante la propuesta recibida para el convenio de residencias de mayores de Álava, LAB ha convocado una asamblea de delegadas para tomar una posición

Tras 6 años de lucha y 60 días de huelga, el sindicato debe hacer una valoración adecuada de la propuesta que ha remitido la...