2024-12-22
InicioEuskal HerriaCETA itunaren aurkako mobilizazioak egingo ditugu larunbatean

CETA itunaren aurkako mobilizazioak egingo ditugu larunbatean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainek agerraldia egin dute gaur Gasteizen. Mobilizazio egutegi bat aurkeztuko dute, eta egutegi horrek ekainaren 3an izango du bere puntu gorena Gasteiz, BIlbo, Donostia eta Iruñean egingo dituzten protestekin.

Larunbaterako mobilizazio hauek deitu dituzte Euskal Herrian, estatuko mobilizazio-deialdiarekin bat eginez:

-Donostian: elkarretaratzea eta horma-irudi kolektiboa 11:30ean, Alderdi Ederren; elkarretaratzea, 13:00etan, Gipuzkoa plazan.

-Bilbon: 12:30ean kalejira irtengo da Jesusen Bihotzetik.

-Iruñean: 12:30ean elkarretaratzea Karlos III.a etorbidean, Merindadeen plazarekin gurutzatzen den puntuan (gobernu zibilaren parean).

-Gasteizen ere mobilizatuko gara; astelehenean, kasu honetan. Hain zuzen ere, ekainaren 5ean, Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Eusko Jaurlaritzaren egoitzan bilduko da 11:30ean. Valoniako parlamentuko ahaldun Hélène Ryckmansek agerraldia egingo du bertan. Testuinguru honetan, elkarretaratzera deitu dute 12:30erako, Gasteizko Legebiltzarrean. Eta egun berean, ekainaren 5ean ere, 19:30ean, hitzaldi bat antolatu dute Aldabeko zentro zibikoan. Hélène Ryckmansek berak parte hartuko du, beste hizlari batzuen artean.

Gaurko agerraldian azaldu dute CETAren aurka mobilizatzeko arrazoi ugari daudela, eta bide eta tresna asko erabili behar direla itunari aurre egiteko: "CETAren aurkako kanpainak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta CETA itunaren aurka borrokatzen aritu izan gara, eta CETA CHECK on-line tresna jarri dugu gizartearentzat eskuragarri, cetariez.eus web-orriaren bidez. Tresna horrekin, nahi duen edonork bere desadostasunaren berri eman diezaieke itun horien alde dauden alderdietako Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako parlamentariei. Hilabete eskas batean, milaka e-mail bidali dira webgune horretatik parlamentari horien postontzietara".

Eskubideen gainetik
EBren eta Kanadaren arteko merkataritza libreko itunaren (CETA) aurka Atlantikoaren bi aldeetan sortu den mugimenduaren testuinguruan kokatu da gaurko prentsaurrekoa. Ituna oso kritikatua izaten ari da, hain zuzen ere bere xede nagusiagatik, “merkataritzari oztopoak kentzea” baita xede hori, eta kendu nahi den oztopotzat jotzen da, adibidez, langileak, ingurumena, kontsumitzaileak, jatorri-deiturak eta abar arauen bidez babestea.

Bestela esanda, herritarren eskubideen eta on publiko orokorraren gainetik jarri nahi dituzte atzerriko korporazioen eta inbertitzaileen eskubideak. Hori lortzeko, Estatuaren botere arautzailea neutralizatzen duten bi teknika erabili nahi dituzte: batetik, justizia-auzitegi pribatuak, eta, bestetik, araudien alorreko lankidetza, arauketa ahalik eta maila baxuenean homogeneizatzen saiatzeko, merkataritza-interesak ahalik eta gutxien baldintzatuta egon daitezen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...