2024-12-23
InicioServicios PrivadosLimpiezaCementos Lemonako langileek lanpostuen aldeko borrokaren lekukoa pasa diote Alfus FCCko langileei

Cementos Lemonako langileek lanpostuen aldeko borrokaren lekukoa pasa diote Alfus FCCko langileei

Cementos Lemona eta Alfus-FCCko langileek agerraldi bateratua eman dute gaur Bilbon azken hauek aurrera daramaten borrokaren berri emateko. Cementos Lemonako langileek lanpostuen aldeko borrokaren lekukoa pasa diote kaleratzeen aurka greba mugagabean diren Alfus FCCko langileei.

Alfus-FCCn gaur hain justu 50 greba egun bete ditu. Hasieran lanuzteak egin zituzten eta apirilaren 29az geroztik greba mugagabean dira. 60 laguneko plantilatik 18 kaleratu nahi ditu enpresak, eta gainerakoei lan baldintzak aldatu ere bai.

ALFUS FCC ÁMBITOko enpresa-batzordearen irakurketa

«Enpresa batzordeak dei egiten dio ALFUS FCC AMBITOko zuzendaritzari elkarrizketa eta akordioaren bidearen alde egin dezan

ALFUS FCC ÁMBITO Bedian kokatuta dago eta garbiketa industrialak burutzen ditu. 64 langile ditu guztira. 2012ko abenduan, ALFUS FCC ÁMBITO S.A.ren barruan gelditu zen.

Langileen ordezkaritzak (LABeko bi delegatu eta ELA eta UGTko bana) hitzarmen kolektiboaren negoziazioa hasi zuen 2011 amaieran. Momentu horretan berregituraketaren beharra mahaigaineratu zuen enpresak. 2012ko ekainean akordioa lortu zen langile guztien batasunari esker. Honako biak ziren akordioaren oinarriak:
– Enpresaren beharrak asetzen zituzten aurrejubilazioak eta sustatutako bajak.
– Hitzarmen kolektiboaren negoziazioari aurre egiteko enpresaren konpromisoa.

2012ko uztailetik 2013ko apirilera zuzendaritzak uko egin dio enpresa-batzordearekin negoziatzeari. Apirilaren 27an FCC ÁMBITO S.A.k enpresa-batzordea elkartu zuen 18 langileren kaleratze kolektiboaren kontsulta-aldia hasteko lan-baldintzetan aldaketa garrantzitsuak inposatzeko: lanaldia luzatzea, soldata jaistea, malgutasuna, ordutegi aldaketa, aldaketak oporrez gozatzean, hau da, Madrildik langileon aurka sukaldatzen ari diren neurrien pakete osoa.

Enpresa batzordeak elkarrizketarako eskaintza egin dio zuzendaritzari. Eskaintza honek banan banan desmontatzen ditu ustez enpresan zituen beharrizanak. Enpresak gure eskaintza mespretxatu du. Hala ere, guk elkarrizketarako gure borondateari eusten diogu eta hemendik dei egiten diogu ALFUS FCC AMBITOko zuzendaritzari elkarrizketaren eta akordioaren bidearen alde egin dezan.

ALFUSeko enpresa batzordeak jakinarazi nahi dio ALFUSeko zuzendaritzari, lankideak kaleratu eta lan-baldintzak larriki kaltetzearen asmoaren aurrean, aurrez aurre izango gaituela eta elkartuta. Lehenago ere esan dugu, badakigu zer den gure eskubideen alde lan egitea. Gainera, Cementos Lemonako kideen duintasuna presente dugu Arratian.

Gure lantokiaren militarizazioa salatu nahi dugu. Hesitu egin dute eta egunean 24 orduz armatutako segurtasuneko kideek babesten dute. Enpresak kontratatutako detektibeen ere grabatu egin gaituzte. Gure lanpostuen aldeko borroka kriminalizatu nahi dute eta etengabeko salaketekin kikildo. Ez dute lortuko.

Onartezina iruditzen zaigu enpresak kaleratze kolektibo hau aurkeztea eta enpresaren asmoa, enplegua suntsitu eta lan-baldintzak okertzea, salatzen dugu. Guztiontzako lana dago ALFUS FCCn. Ez dugu utziko enpresak lehiakortasuna hobetzeko asmoa izatea soldata eta lan-baldintzen kaltetan. Gure apustua argia da: gure enpleguen defentsa baldintza duinetan.»

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...