Enplegu etete EEEaren negoziazio prozesua salatu eta euren lanpostuen defentsan, Cementos Lemonako langileak irailaren 17an hasitako itxialdi-akanpadarekin eta astearteroko lanuzteekin jarraitzen dute. EEEaren aurreakordioa hilaren 18an sinatu zuten, eta gaur, hilak 22, akordioaren sinadura gauzatuko da. Honen aurrean, bihar asteartea, elkarretaratzea deitu dute Bilbon den Cementos Lemonaren bulegoen aurrean.