Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek botiken berrordainketaren aurkako elkarretaratzeak antolatu ditu bihar, otsailak 14 goizeko 11:00etan, Bilboko Osakidetzako egoitzan, Donostiako Groseko anbulategian, Gasteizko Santiago Ospitalean eta Lizarrako Foruen enparantzan. LAB sindikatuak bat egiten haien aldarrikapenekin eta bertan parte hartzeko deia luzatzen du.
Botiken berrorodainketa eta 417 botiken %100 ordaindu beharra osasunarentzat arrisku eta eraso larria dira. Halako neurriek osasun arazorik handienak eta pentsio baxuenak dituztenak zigortzen dituzte bereziki. Berrordainketaren beharrak gaixotasunaren aurreko ezberdintasuna areagotzen du, eta beraz, ezerezean uzten du Osasunerako eskubide unibertsala.
PNV eta UPN ez dira deus egiten ari pertsona helduen eta pentsiodunen osasunaren aurkako eraso hauen aurrean. LABek presioa eta mobilizazioaren alde egiten du: berrordainketari intsumisioa, Osasungintzako aurrekontuak handitu eta Osasun Sistema propioa, publikoa, unibertsala eta doakoa.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}