Bizkaiko kiroldegi eta kirol zelaietako langileak greban daude, eta, gaur, manifestazioa egin dute Bilbon, Arte Ederren Museotik abiatuta. Lan sariaren hobetzea, lan orduen gutxitzea eta sektoreari eragiten dieten aldibaterakotasuna eta partzialitatea hobetzeko neurriak dira langileen aldarri nagusiak.
Astelehen eta asteartean ere egin zituzten lanuzteak, arrakasta handiarekin. Egindako lanuzteek eragina izan zuten, gutxienez, lan zentru hauetan: Markina, Basauri, Berriz, Pando, Churruca, Santurtzi, Kabieces, Gorliz, Elorrio, Etxebarri, Gorostiza, Lasesarre, Sestao, Zorrotza, Artxanda, La Casilla, Txurdinaga, Rekalde, Atxuri, Abusu, Miribilla, Deusto, San Ignazio eta Azkuna Zentroa; arreta zerbitzuak, igerilekuak, gimnasioak eta gainontzeko aktibitateen jarduna eten egin zituztelarik.
Erabiltzaileek izandako ulermena eta aldeko jarrera eskertu du kolektiboak.