Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileak kontzentrazioa egingo dute Foru Jauregiaren aurrean 20/2012 Errege Dekretu- legean onartu diren neurrien kontra LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek deituta.
Bizkaiko Foru Aldundiko langileek PPren gobernuak bai zerbitzu publikoen kontra, bai sektore publikoko langileen kontra bai eta gizarte osoaren kontra (besteak beste: BEZaren igoera, langabeziagatiko prestazioen jaitsiera eta dependentziagatiko laguntzen murrizketak) neurri larriak hartu berri dituela salatu dute.
Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok langile publikoen kontrako neurriak ez dituela aplikatuko esan duen arren, premiazkoa ikusten dute herritar guztien kaltetan onartu diren neurriak salatzea.