Bizkaian egurraren sektoreak bizi duen egoera larria salatzen ari da LAB egunotan. Maderas de Lekeitio SA enpresa lekeitiarraren itxiera izan da azkena, 21 langileren kaleratzearekin.
Sektorea birmoldaketa sakon baten beharrean da. Azken kaleratzeak eta Maderas de Lekeitioren itxiera salatzearekin batera, aldarrikapen hori izango da nagusi biharkoan Bilbon Foru Aldundiaren aurrean egin den elkarretaratzean. Bizkaiko Foru Aldundiak zein Jaurlaritzak egurraren eremuarekiko duen arduragabekeria (basoen ustiaketarekiko etab.) salatzen du LABek, Jaurlaritzaren kasuan, sektoreko langileen kaleratzeak onartzea besterik ez duela egin gaineratuz.
Elkarretaratzea baliatuz, eguerdiko 12.00etan idatzia erregistratu da Aldundian, salaketa eta aldarrikapen horiekin guztiekin.