Gaur ostirala, URRIAK 28, LAB sindikatuak Bizkaiko delegatuen BATZARRA eta MANIFESTAZIOA egin du Bilbon. Bertan, egungo testuinguru sozioekonomiko eta politikoa aintzat hartuta, sindikatuaren lan ildoak partekatu, eztabaidatu eta sakondu dituzte. Ondoren, manifestazioan abiatu dira Euskadi plazatik PSOEren egoitza aurrera "Euskal presoak kalera orain!" lelopean.