2024-12-22
InicioServicios PúblicosTransporteBizkaibuseko langileak greba mugagabean

Bizkaibuseko langileak greba mugagabean

Bizkaibuseko sindikatuek, greba mugagabearen bigarren egunean, agerraldia eskaini dute Aldundiaren aurrean egoeraren berri emateko. Sindikatuek ulertzen dute arazoa Aldundiak sortu duela eta langile eta herritarrak izan garela kaltetuak. Aldundiaren jarrera erakusteko 2013ko urriaren 4ko akordio eta sindikatuek alde batetik eta Aldundiak bestetik, azken bileran aurkertutako proposamenak banatu dizkiete kazetarie.

Prentsaurrekoan mobilizazioekin aurrera jarraituko dutela iragarri dute, eta datozen egunotan deitu dituzten ekimenetan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei.

"Bizkaibus para todos y todas, geurea defenda dezagun! Zerbitzua defenda dezagun!" lelopean kalean izango dira bihar, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Bilboko Jesusen Bihotzetik hasita eta ostegun eta ostiralean, 10:00etatik aurrera EITBren egoitzatik aterako diren manifestazioetan.

Erabiltzaileei orohar eta batez ere ikasleei, animoak eta laguntza eskertu dizkiete sindikatuek. Eta Kazetarien galderei erantzunez, adierazi dute ulertuko luketela jendeak autobusa ez ordaintzea. «BFAk kunplitzen ez badu, zergatik besteok bai?»

Sindikatuek adierazi dute ez dutela bilera baldintzaturik onartuko eta Bizkaiko Foru Aldundiak dagoena mahaigaineratu beharko duela, beti ere iazko akordioa errespetatuz, «orain egiten ez duena».

Sindikatuen irakurketa
ZERBITZUA ETA ENPLEGUA DEFENDA DEZAGUN
GUREA DEFENDA DEZAGUN

Greba mugagabearen hasiera
Gaurko prentsaurrekoa egiten ari gara, Bizkaiko Foru Aldundiarekin akordio batera ez baikara heldu. Aurreko asteetako grebei jarraituz, aldez aurretik, orain dela hilabete bat baino gehiago deituta geneukan greba mugagabe hau aurrera doa. Langileon errua iaz Foru Aldundiak sinatu zuena betetzeko eskatzea baino ez da. Akordio horrekin, une horretako lanpostuak mantentzea ziurtatzen zen.

Bizkaiko Foru Aldundiak, gaur egun dagoen zerbitzua okertu, eta horrekin batera, lanpostuen jaitsiera nahi du. Hori dela eta, langileok Foru Aldundiak iaz sinatu zuela bernegoziatu nahi duela ikusten dugu, hori bai, lanpostuak jaitsiz.

Guk gure sinadurari balio handia ematen diogu, horregatik orain Foru Aldundiak nahi duena ez dugu ulertzen. Urtebete pasa ondoren lortu genuena kendu nahi digu.

Hori guztia dela eta, greba mugagabera eraman gaitu, guk nahi ez dugun greba batera, baina Foru Aldundiaren jarrera ikusita derrigortuta ikusi dugu gure burua horretara joatera. Sindikatuetatik, ahalegin guztiak egin ditugu akordio batera heltzeko, iazkoa betearazteko, baina Foru Aldundiak ez du akordio batera heltzeko inolako asmorik. Horren adibide nagusia pasa den barikuan gertatutakoa da, bariku batetik bestera deitu egin digute, greba mugagabea mahai gainean zutenean. Hor, gatazka hau konpontzeko benetako borondatea ikusten da, beraiek sortu duten gatazka konpontzeko borondate falta ikusten da.

Urriaren 24an eman ziren azken proposamenak
Pasa den barikuan bi proposamen egon ziren mahai gainean. Biak ematen dizkizuegu, zuek ikus ditzazuen.

Sindikatuena, nahiz eta 2013ko urriko akordioak epe guztian zehar lanpostuak mantenduko zirela esaten zuen, hurbilketa bat egiten dugu, epe bat emoten, epe hori 2015eko otsailera artekoa zen.

Foru Aldundiarenak lanpostu kenketa egongo dela onartzen du, 2016ko martxoa baino lehenago berreskuratuko liratekeenak.

Gaur egun Foru Aldundiak ez badu betetzen iaz sinatu zuena, zergatik errespetatuko dute hemendik urtebete eta erdira?

Guk oso argi ikusten dugu, gaur egun galtzen dena ez dugu inoiz berreskuratuko.

Foru Aldundiak, bi gai direla eta, ez duela sinatuko esaten du:

1.- “Para ello, ambas partes se comprometen a continuar manteniendo reuniones para la mejora del servicio con el siguiente calendario, a desarrollar antes del comienzo de las nuevas concesiones:”

Azken esaldi horretan, enpresen aldaketa aurrera eraman baino lehenago izatea Foru Aldundiarentzat arazo bat da. Zerbitzua ezin dela atzeratu esan du, baina, ez zen abuztuan hasi behar? Hainbat eta hainbat gauzengatik atzeratu egin da, baina Foru Aldundia azken argazkia emateko ez dago atzeratzeko prest. Foru Aldundiarentzat ez da garrantzitsua zerbitzua hobetzea eta lanpostu lanpostuak mantentzea hau guztia atzeratzeko?

2.- “22 de diciembre de 2014: Entrega por parte de la Diputación de las mejoras acordadas, así como la fecha de implementación de las nuevas líneas sean acordadas o no, aportadas por la Diputación, o mantenimiento de las existentes a fecha de la firma de este preacuerdo, o mejorando las frecuencias de las existentes en el proyecto garantizando entre todas los puestos de trabajo existentes a día 4 de octubre de 2013. Este acuerdo, que mantiene el empleo del 4 de octubre de 2013, se pondrá en marcha antes del 1 de febrero de 2015”.

Foru Aldundiak lanpostuak mantenduko dituen zerbitzu hobekuntza 2016an emango dela esan du, dirua izateko bi urtetan egin behar dela esaten digu, hori dela eta, bi galdera egiten dizkiogu gure buruari.

Iazko aurrekontua non dago, akordioa urrian sinatu baitzen? Erantzun argia, ez zuten ezer jarri, Aldundiak urtebete galdu zuen.

Ezin da egin urte askotarako partida bat, hurrengo urteetan konpentsatzeko? Egin ahal dute baina ez dute egiteko inolako gogorik.

Galduko diren lineen azalpena
Langileok idazki txiki bat egin dugu, bertan azaltzen da zein linea kenduko edo okertuko den. Idazki hau ematen dizuegu gizarteari gaiak zertan datzan azaltzeko, eta gizarte berak izango dituen arazoak ondo azaltzeko. Lanpostu murrizketa hortik baitator, eta murrizketa hori, gidari zein beste lanbide guztietan emango da (tailerrean, administrazioan, kabinetan…).

Lineen murrizketa zerbitzu murrizketa da
Foru Aldundiak planteatzen duen lineen eta zerbitzuen murrizketa, gizarteak pairatzen duen murrizketa sozialetan ikusten da. Garraio publikoa gizartearentzat beharrezko zerbitzu bat izanda, Aldundiak hori kendu nahi du. Garraioak herriak hurbildu, lantoki eta unibertsitateekin loturak egiten ditu. Gizartearen mugikortasuna beharrezkoa da gizartea bera aurrera joateko. Hori dela eta, Aldundiak garraioa indartu beharko luke.

Hau guztia dela eta, UGT, ELA, CCOO, LAB eta LSB-USO sindikatuetatik, Bizkaibusen bizitzen ari garen gatazka Aldundiak berak sortutakoa dela argi izanda, langile eta gizartearen kalterako, gizarteari deituok ditugun mobilizazioetan parte hartzera dei egiten diogu. Mobilizazioak hurrengo hauek izango dira:

– Astelehen, astearte, ostegun eta ostiralean goizeko 10:00etan manifestazioa EITBko egoitzatik abiatuta.
– Bihar asteazkena Bilbon, arratsaldeko 18:30ean egingo den manifestazioa Jesusen Bihotzetik abiatuta eta Foru Aldundiaren egoitza nagusira joango dena.

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...