Bidarteko Mr Bricolage dendak ateak itxiko ditu udan, behin betiko. Hamahiru langile geratuko dira kalean, eta, hori dela eta, mobilizatzera deitu dugu larunbaterako, otsailak 8. Hain zuzen ere, elkarretaratze batera deitu dugu LAB, CFDT eta CGT sindikatuok, 15:00etarako, dendaren aparkalekuan.
Hilabeteak eman ditugu itxieraren aurka mobilizatzen. Joan den urtarrilaren 31n, esaterako, ekimen sinboliko bat egin genuen dendaren parean. Langile bakoitza ordezkatuz, gurutzeak ezarri genituen, hilobiak bailiran, eta hilobi bakoitzean langileak lanean eman dituzten urteak jarri genituen; 20 urte, 24 urte, 27 urte… Langileek bizitzaren zati handi bat eman dute bertan lanean, eta orain kale gorrian utzi nahi dituzte. aitzakiak erabilita, arrazoirik gabeko itxiera bat gauzatuz.