Lan istripua Beasaineko Fundiciones Estanda enpresan gertatu zen atzo 16:00ak aldera. Enpresa batzordeak (LAB, ELA eta CCOO) kontzentrazioa deitu du gaur, hilak 13, eguerdiko 12:00etan enpresa aurrean. Istripua gertatu zenetik, 24 ordutako lanuztea burutzen ari dira langileak. Arratsaldean LABek elkarretaratzea deitu du Tolosan arratsaldeko 19:00etan.
LAB sindikatuak atxikimendua eman nahi die mobilizazio hauei eta hildakoaren senide eta gertukoei bere doluminak adierazi. Hildakoa LAB sindikatuko afiliatua da, hori dela-eta LABek kontzentrazioa burutuko du gaur ostirala, 19:00etan, Tolosako Triangulon.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}