Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretartzeak egingo dira gaur eta bihar Euskal Herrian, Bardozen izandako erailketa matxista salatzeko. Mobilizazioak Bilbon (19:30, Arriaga), Iruñean (20:00, Udal Plaza) eta Gasteizen (20:00, Andra Mari Zuriaren Plaza) izango dira gaur, eta Bardozen (18:30, Herriko Etxea), bihar.
Hauxe da Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren deia:
Astebete bakarrik pasa da Euskal Herrian azken erailketa matxista izan zenetik eta jadanik beste emakume bat bere bikoteak erail du. Oraingoan ere Lapurdin izan da, Bardozen hain zuzen ere. 72 urteko emakumea tiroz hilik aurkitu dute.
Hau da Euskal Herrian biolentzia matxistak 2003tik hiltzen duen 100.
emakumea eta ez dugu onartuko. Horregatik gaur Hego Euskal Herrian eta bihar Bardozen egingo diren elkarretratzeetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Martxan jarraituko dugu, denak aske izan arte!
ASKI DA!