Euskal presoen eskubideen alde baraualdia egingo dute Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozial ezberdinek abenduaren 12tik 18ra Donostiako Ibaetako Fakultatean. Abenduaren 12an sindikatuen txanda izango da, eta bertan LAB sindikatuko 5 kide izango dira eguerdiko 12etan hasita 24 orduz Presoak Euskal Herrira ekartzea, Parot doktrina bertan behera uztea, zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten presoak askatzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea eta espetxe politika "konponbide gakoetan" jartzea exijiteko.