Greba orokorrera deitu dute biharko Ipar Euskal Herrian, Frantziako presidente Emmanuel Macronek proposatutako Lan Kodigoaren erreformaren aurka. Mobilizazioen barruan, Baionan manifestazio bat antolatu dute, eta LABek atxikimendua eskaini dio protestari. Lan Burtsatik abiatuko da, 10:30ean.
Eraso berri honen aurrean, elkarrekin benetako alternatiba bat eraikitzeko deia luzatu du LABek: "Tokiko tresnak existitzen dira erreforma horiei pare egiteko". Hala, LAB irtengo da kalera bihar, alternatiben berri emateko.