Bihar, hilak 16, gehiengo sindikalak deituta azken heriotz istripua salatzeko paroa eta manifestazioa egingo dugu Ondarroan. "Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea" lelopean hildakoen sendi, lagun eta gertuko guztiei elkartasuna adieraztearekin batera, enpresarien inmunitatea eta explotazioan oinarritutako ereduak heriotza eta miseria baino ez dakarrela salatu eta egoera aldaketzeko neurriak exijituko ditugu.
Paroa goizeko 11:30etatik 13:30etara izango da eta manifestazioa 12:30etan abiatuko da Ondarruko Zaldupeko zubitik.
LAB eta ELA sindikatuon agerraldia
Gaur LAB eta ELA sindikatuok atzoko istripuen balorazioa egiteko agerraldi bateratua egingo dugu LABeko Bilboko egoitzan goizeko 11:00etan.