ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOOek azaroak 7,8,9,10 eta 11rako grebara deitu dituzte EHU eta Bigarren hezkuntzako azpikontratetako garbitasuneko langileak, baita Zumaia eta Hernaniko zentro munizipaleko langileak hitzarmen duin baten alde. Besteak beste langileek soldata igoera eta lan erreformen aurrean hitzarmena blindatzea aldarrikatzen dute,
ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOOen oharra: Hitzarmenaren iraupena 2014ko abenduan amaitu zen, plataformak prestatu ondoren alorrean ordezkaritza dugun bost sindikatuok ELA( %40.24), UGT (%24.39), LAB ( %13,41, ESK ( %10,98) eta CCOO (% 10,98) eta enpresek negoziaketa mahaia osatu genuen 2015ko maiatzaren 12an. - aldarrikapen nagusiak hauek dira: 1/ %2,5eko soldata igoera, 2010tik langileek soldata izoztua izan dute eta %8,5ko galera jasan erosmen ahalmenean. 2/ Kontratazioa: langilegoaren erdiak lanaldi partzialeko kontratoak dituzte. Gainera, eskoletan lan egiten dutenei, uztaila eta abuztuan soldataren %30 jaisten zaie langabezira bidaltzen dituztelako. Lanaldi partzialak osoak bihurtzeko regulazio bat beharrezkoa ikusten dgu. 3/ lan erreformaren aurrean berma guztiak jasotzea. - negoziaketaren egoera Enpresek urte eta erdi honetan negoziaketa blokeatu dute proposamen sindikal guztiak atzera botaz. Enpresen jarrera erabat probokatzailea da eta kolektiborako errespetu falta handia agertzen du: prekarietatea dakarren lanaldi partzialeko kontratuak egiten jarraitu nahi dute eta soldata igoera absentismo indizera lotu. Enpresa berak dira langileen osasuna okertzeko erabakiak hartzen dituztenak egunez egun lan karga handituz: lanpostuak amortizatuz, bajak ez ordezkatuz eta ratio gero eta handiagoak ezarriz. - Eusko Jaurlaritzak egin duen eislepena Hitzarmena negoziatzen ari ginela, 2016ko apirilaren 1ean eusko jaurlaritzak eskoletako garbitasunaren esleipena egin zuen, hemen lan egiteko dute alorreko langile gehienak, ia 1000 . Hitzarmena negoziatzeko marjenik ez zutela zioten enpresek %10 eta %20 artean jaitsi zituzten prezioak eusko jaurlaritzaren oniritziakin. Instituzioek hartutako erabaki huek emakumeak jasatzen dugun soldata diskriminazioa eta berdintasun eza mantentzen dute.
Emakumeok sektore batzutan, garbitasuna adibidea da, lan egiten dugu masiboki eta hauek dira lan baldintza okerrenak dituztenak. Berriro, emakume langileak azpikontratako kate ilun honetako maila ahulenean gaude.Una - Greba deialdia Egoera honen aurrean, ELA-UGT-LAB-ESK eta CCOO sindikatuok datorren azaroak 7,8,9,10 eta 11rako greba deitu dugu ondorengo zentrotan: EHU, hezkuntzako zentroak, Hernaniko eta Zumaiako zentro munizipalak. Lan duina aldarrikatzen dugu: galdu dugun erosmen ahalmena berreskuratu eta lanaldi partzialak osatzeko bermak. - mobilizazioak: Astean zehar goizeko 9.00tan Donostiako EHUn elkartuko gara. Azaroak 9 eta 11an askatasun etorbidetik hasita manifestazioa egingo dugu eusko jaurlaritzako hezkuntza sailan amaitzen dugula.