Jakin berri dugu Nagore Mujika aske utziko duela Madrileko Auzitegi Nazionalak. Bermerik gabe Euskal Herrian dugu laster buelta. Bihar arratsalderako deitutako mobilizazioa mantendu egingo da muntaia polizia salatzeko.
Nagoreren askatzea jakin aurretik eragile sozial eta sindikalek Nagore Mujikaren atxiloketa salatzeko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Deustun. Agerraldian egoera hau salatzeko elkarretaratzea deitu dute datorren ostiralerako eta muntaia poliziala salatzeko mantentzea erabaki dute. LABek langile eta herritar orori bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die.