2024-12-27
InicioServicios PúblicosMedios de ComunicaciónAuzitegi Gorenak 2010eko ETBko murrizketen auzian langileei arrazoia eman die

Auzitegi Gorenak 2010eko ETBko murrizketen auzian langileei arrazoia eman die

2010eko ekainean Zapateroren gobernuak Estatuko administrazio publiko guztietarako %5eko soldata murrizketaz gain erretiro planetarako (ETBen Itzarri) ekarpenak erdira jaisteko dekretua onartu zuen. Patxi Lopezen gobernu autonomikoak dekretu hura aurrerago eraman zuen, eta bere eragina EAEko sektore publiko osora zabaldu zuen. Sindikatuok neurria arbuiatu, eta maila ezberdinetako mobilizazioak egiteaz gain epaitegira jo genuen. Aste honetan bertan arrazoia ematen digun autoa jaso dugu eta orain azken erabakia Auzitegi Konstituzionalaren esku utzi du.



LAB EITBren irakurketa
Auzitegi Gorenak 2010ean ETBko egindako murrizketen auzian langileoi arrazoia ematen digu, eta azken erabakia Auzitegi Konstituzionalaren esku utzi du
 
Aurrekariak
Gogora dezagun 2010eko ekainean Zapateroren gobernuak Estatuko administrazio publiko guztietarako  %5eko soldata murrizketaz gain erretiro planetarako (gurean Itzarri) ekarpenak erdira jaisteko dekretua onartu zuela, eta dekretu hura erkidego autonomikoetan egokitu behar zela. Guri dagokigunean, Patxi Lopezen gobernu autonomikoak dekretu hura aurrerago eraman zuen, eta bere eragina EAEko sektore publiko osora zabaldu zuen. Argitzearren, EITBko sozietateak merkantilak diren heinean (S.A.) ez dira “administrazio publiko” bezala jotzen, bai ordea “sektore publiko” delakoaren parte, administrazio publikoekin eta bestelako entitateekin batera. Hau da, Madrilgo gobernuak espresuki sozietate publikoak dekretutik kanpo utzi zituen, eta Lakuakoak egokitzerakoan barne hartu zituen.

Langileon esku-hartzea
Sindikatuok neurria arbuiatu, eta maila ezberdinetako mobilizazioak egiteaz gain epaitegira jo genuen, EAEko Auzitegi Nagusira hain zuzen, non gure salaketa ez zuten onartu. Ondorioz helegitea jartzea erabaki genuen, eta Auzitegi Gorenera jotzea erabaki genuen batera-jotze helegitea jarriz. Denbora luze igarota, aste honetan bertan jaso dugu autoa, eta arrazoia ematen digu, Lopezen erabakia konstituzioaren kontrakoa izan zela esanez. Hori bai, esan bezala azken erabakia Auzitegi Konstituzionalak hartu beharko du.

Eragina soilik Euskal Telebistako langileei
Zoritxarrez bide luzearen emaitza honek soilik ETBko langileoi eragiten digu. Kontua da, gatazka kolektiboak planteatzeko garaian langile batzordean ordezkaritza handien duen sindikatuak bideratu ohi duela, noski gainontzeko sindikatuetako aholkularitza juridikoekin koordinazioan. ETBko kasuan LAB da lehen indarra, eta LABeko aholkularitza juridikoak eraman du aitzindaritza. EITBNETeko kasuan ordezkaritza sindikala sortu berria da, eta esku-hartze juridikorako aukerarik ez da egon. Irratian eta entean LABek ez du nagusitasuna.

Hau da itzuli behar digutena
Norberak erreza du kalkulatzea. Nominan argi agertzen da hilero zenbat kentzen zaigun “8/2010 Dekr.3/2010 Leg.K.” lerroan. 2010eko uztailatik hona 51 hilabete igaro dira, beraz aparteko pagak gehituz kalkulua erraza da. Itzarriko ekarpenak ere eguneratu beharko ziren, hori bai, Rajoyk emandako izozte agindura arte. Eta ondorioz soldata taulak 2010eko ekaineko egoera itzuli beharko ziren.

Kendutakoa lehenbailehen itzultzeko exijitzen duguLABen ustez ez dugu zertan Konstituzionalak erabakia hartu arte itxaron beharrik. Are gehiago, 2010eko murrizketa ez zen zertan eman behar ez ETBn, ez EITB taldean, ezta Euskal Herriko sektore publikoan, batez ere kontutan edukita neurria Madrildik etorri zela eta Madrilek konpon dezan zain gaudela. Lan harremanetarako euskal esparrua da behin eta berriz aldarrikatzen ari garena.

Horrela, bai EITBko zuzendaritzari eta jakina Eusko Jaurlaritzari langileoi 2010etik hona kendu zaiguna EITB taldeko langile guztioi itzultzea exijitzen diegu, eta bidegabekeria amaitu dezatela. Zapatero, Lopez eta Rajoyren neurri neoliberalekin ados ez badago, Urkulluk badu aukera morrontza aitzakiak alde batera utzi eta murrizketa politikak alboratzen hasteko. EITBko aurrekontuak prestatzerakoan arazoa modu negoziatu batean konpontzeko aukera galdu du zuzendaritzak. Halere ziur gaude EAEko aurrekontuak onartzeko garaian EAJk eta PSEk parlamentuan berriro bat egingo dutela murrizketak mantentzeko.

 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a la huelga en la empresa de fontanería Linacal, puesto que considera que la dirección sigue ignorando a la plantilla

El sindicato LAB quiere denunciar la actitud inaceptable de la dirección de Linacal, empresa de fontanería de Barañain (Navarra), que ante la solicitud de...

La dirección de Médicos del Mundo plantea un ERE para despedir a un 25% de la plantilla total

La Representación Legal de las Personas Trabajadoras de la organización rechaza las causas esgrimidas por la Dirección y alega que se trata de un ERE injustificado y de carácter preventivo.

La dirección de EITB designa a una persona que no sabe euskera en un medio que tiene entre sus objetivos promover el euskera

La dirección general de EITB ha designado a la nueva directora de eitb.eus y de Social Media, para culminar el proceso de creación de las nuevas páginas de EITB . Esta persona será la encargada de dirigir eitb.eus y poner en marcha el nuevo portal digital que está a punto de nacer y dirigir su difusión.