Borrokan jarraitzen dute Eibarko Egogain egoitzako langileek. Atzo goizean, Arrasatera eraman zuten protesta, Markel Olano bertako udaletxean zegoela baliatuz. Bada, arratsaldean, auto karabana bat egin zuten Egogainetik abiatuta, Eibar eta inguruetan zehar. Bihar, martxoak 23, manifestazioa egingo dute Eibarren, 19:15ean, Untzaga plazatik abiatuta..