2024-12-23
InicioServicios PrivadosTrabajadoras de autobuses y patiosAutobus eta patioetako langileen lanuzteak ekainaren 18 eta 19an

Autobus eta patioetako langileen lanuzteak ekainaren 18 eta 19an

Autobus eta patioetako hitzarmenaren negoziazioan, lan erreformek ematen dizkion tresnetaz baliatuz, enpresak hartu duen jarrera itxiaren aurrean eta Eusko Jaurlaritzatik gatazka eragozteko ez dela ahaleginik egin ikusita, langileek mobilizazioak egitera behartu dituztela jakinarazi dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Bihar, ekainak 14, elkarretaratzeak deitu dituzte eta 18 eta 19an lanuzte partzialak.

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen irakurketa eta mobilizazio egutegia

Idatzi honen bitartez, autobus eta patioetako langileok gure hitzarmenaren negoziazioan bizi dugun egoeraren berri eman nahi dizuegu.
Emaitzarik gabeko hilabeetako negoziazioa, gaur egun zerbitzua daramaten enpresen itxikeria, indartsu sentitzen baitira gobernu zentralak eman dien la erreforma berriarekin, eta nahiz eta Hezkuntza Sailarekin bilera izan dugun, beste askotan bezala, oraingoan ere, eskaintzen dituen zerbitzuetan duen ardurari uko egiteo dio, beraz, guzti hau kontuan izanda.

Kolektiboak gatazka eragozteko ahal izan dituen saiakera guztiak eraman ditu aurrera, baina patronalak, bereari gogor eutsiz, zein Eusko Jaurlaritzak, ez dute gatazka eragozteko ahaleginik egin, ez dute langileek izandako jarrera berdina izan.

Negoziazio mahaia osatu zenetik, pasa den urtarrilean, 8 bilera izan ditugu zerbitzua duten enpresekin, EULEN eta CLECE, beste bat Hezkuntza Sailarekin eta azkena gurasoen elkartearekin, EHIGE.

Autobus eta patioetako langileok, hiru herrialdeetan 500 langile inguru, soldata berdina mantentzen dugu 2009ko ekainetik.

Gure asteko lan orduak ez dira 10etik pasatzen, eta askotan, zerbitzuetako gertakariak konpontzeko, orduan sartzen ditugu gure denbora libretik, zerbitzua atera dadin, langile izan arren, umeekin egiten baitugu lan.

Alde sozialak enpresei luzatutako planteamendua, atzo ekainaren 10ean, honakoa izan da:

1.- Amaiera jakinik gabeko ultraaktibitatea.
2.- Hitzarmenaren ez aplikazioaren klausula blindatu.
3.- Lan orduaren malgutasuna.
4.- Soldataren igoera, pertsonal laboralaren sukalde langileen %100 lortzeko.
5.- Aurreko hitzarmenaren egitura mantendu, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden hitzarmenaren eranskinak eta plusak mantentzea.
6.- Hitzarmenaren iraupena 2013-2014 kurtsora arte.

Enpresen aldetik, sindikatuok egindako proposamena jaso zen, baina beraien erantzuna ezezkoan mantendu da, bakarrik uztailaren 7tik aurrera hitzarmenaren aplikazioaren jarraipenari egindako eskaera baloratuko dutela, eta aste honetako ostirala baino lehen erantzuna emango dutela, posta elektroniko bidez.
Gure soldata berrikusi eta ditugun lan baldintzak bermatzea eta mantentzea besterik ez dugu eskatzen.

Autobus eta patioetan lan egiten dugun langileok mobilizazioak egitera behartzen gaituzte. Pasa den ekainaren 6an, Gasteizen, kontzentrazioarekin hasi zenak, ostiral honetan, ekainaren 14an, izango du jarraipena hiru herrialdeetan burutuko ditugun kontzentrazioekin eta ekainaren 18 eta 19an greba partzialekin. Lanuzteak goizeko lehen orduan izango dira, hau da, eskolara sartzeko orduan.

Aurretiaz, autobus eta patioetako grebek sor ditzaketen arazoengatik barkamena eskatu nahi dugu, baina gurasoen laguntza eskatu nahi dugu, langileok errudun ez bihurtzeko, eta enpresena, baina batez ere Hezkuntza Sailarena, langileok orain arte erakutsitako ardura eskatzeko.

Guztion ahaleginarekin, kaltetu garen guztion elkartasunarekin lortu dezakegu gatazka hau bertan behera gelditzea.

Tan solo queremos revisar nuestros salarios, garantizar el mantenimiento de nuestras condiciones laborales y mejorar la calidad de un servicio donde prime más la seguridad de los miles de niños y niñas frente a su coste o los beneficios empresariales.

Queremos de antemano pedir disculpas por las posibles molestias que puede generar una huelga de las monitoras de autobús y patio, pero queremos pedir la colaboración de los padres y madres, a fin de que no se responsabilice a las trabajadoras y trabajadores, y se exija a las empresas, pero en especial al Departamento de Educación, la responsabilidad que las trabajadoras y trabajadores sí que hemos demostrado tener.

Con el esfuerzo de todos y todas, desde el apoyo de quienes somos las personas perjudicadas, podremos evitar este conflicto.

14 de junio CONCENTRACIONES
– Bilbo. 10:15-10:45. Gobierno Vasco.
– Gasteiz. 10:15-10:45. Departamento de Educación.
– Donostia. 10:15-10:45. Departamento de Educación.

Paros los días 18 y 19 de junio
– Bilbo. 09:45-10:15. Gobierno Vasco.
– Gasteiz. 10:15-10:45. Departamento de Educación.
– Donostia. 10:15-10:45. Departamento de Educación.

Bilbon, 2013ko ekainaren 11an
ELA – LAB – UGT – CCOO

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...