Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Parlamentu Sozialak deituta, dinamika horietan gauden eragile sozial, politiko eta sindikalok aurrekontu burujabe, sozial eta parte hartzaileen aldeko ekitaldi bat egingo dugu datorren azaroaren 28an, asteartean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 10:00etan izango da, eta manifestazio bat egingo dugu ondoren. Agerraldi bat egin dugu gaur, ekitaldiaren berri emateko. LAB sindikatuari dagokionez, Nafarroako aurrekontuei buruz egiten dugun irakurketa atzo jakinarazi genuen.