2024-12-23
InicioSin categorizarAurre-akordioa errespetatzeko hirugarren deia Heziketa Berezian

Aurre-akordioa errespetatzeko hirugarren deia Heziketa Berezian

Abenduaren 19an eta urtarrilaren 23an LAB Sindikatuak Heziketa Bereziko aurre-akordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eginiko eskaerek ez dute erantzunik jaso Hezkuntza Saileko sailburua den Isabel Celáarengandik. Honen aurrean abenduan hasitako ekinbideari jarraituz atzo ere elkarretaratzea egin zuten Donostiako Hezkuntza delegaritza aurrean.


Gatazka honen hasieratik abiatutako ekimenekin jarraitzen du LABek eta hirugarrenez, eskaera bera egiten dio hezkuntza administrazioaren buruari. Lehenengoan, PSOE administraziopean izaniko negoziazio prozesu maltzurra eta ezleialaz jabearazi nahian. Bigarrenean sailaren prozedura ez leiala azpimarratu genuen. Eta hirugarren honetan, arduradunen pasibotasuna, administrazioaren utzikeria eta jarrera hauen ondorioak azpimarratu nahi ditugu.

2004an sinatutako hitzarmenarekin hezkuntza administrazioaren aspaldiko nahia bete zen: funtzionario ez diren hezkuntzako langileen arteko bategitea. Bai, lan hitzarmen bakarrean kolektibo biak batzea zen orduko negoziazioen gakoa, sailaren irudiko. Heziketa Bereziko langile taldearen lan baldintzak hobetu beharra zegoela jabeturik, hitzarmena iragankortzat jo genuen alde biek, eta segituan, langile hauen lan baldintzen hobekuntza jorratuko zuen negoziazio prozesu berri bat jarri genuen martxan non funtzioak formakuntza eta jarduna izango ziren gakoak. Negoziazio prozesu berri hau hasi zenetik hona 8 urte igaro dira. Irailaren 14ko aurre-akordioa sinatzean prozesuaren amaieran ginela pentsa zitekeen baina azaroaren 17 Celáaren administrazioak sinatutako aurre-akordioari muzin egin zion, iritziz aldatu eta aurre-akordioa urratzen dituen proposamenak aurkeztu ez ezik egungo lan baldintzak (2000 urteko lan hitzarmenekoak) okertzea dakarren beste proposamen bat mahaigaineratu zuen inolako lotsarik gabe. Sailak gainera, langileontzako arrotza ez den gehiegikeria erakutsi zuen, ezinbestekotzat jotzen bai zuen sindikatuok ere uko egitea sinatutakoari

Hamarkada oso bat eman du kolektibo honek funtzioak, formakuntza eta jarduna duintzeko borrokan. Azken bi urte hauetako politika ekonomikoak, krisi aitzakia, kolektibo honen egoera larriagotu egin du; orain arteko eraso eta borroka eremuei, soldata eta prestazio murrizketarena ere gehitu behar izan dio eta.

Sailaren hitzak hutsak eta baliogabeak direla ondo argi irakatsi digu Celáaren administrazioak. Iruzur egin digu langileoi eta horregatik Celaá Sailburuari egotzi behar diogu Hezkuntzak hitzartua ez betetzea, sinatutako aurre-akordioan atzera egitea. Celaá Sailburuari eta Hezkuntza Sailari, emandako hitza errespetatzea exijitzen diogu.

Abenduan hasitako ekinbidean jarraitzeko asmoa du LABek, hilabetean behin kontzentrazioak eta eskaera bera egiteko. Eta berriro ere aurre-akordioa sinatu duten beste sindikatuei eta Heziketa Bereziko langileria osoari ere deia egiten diogu parte hartzera.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...