2024-12-23
InicioNotasIrakaskuntzaAurre-akordioa errespetatzeko hirugarren deia Heziketa Berezian

Aurre-akordioa errespetatzeko hirugarren deia Heziketa Berezian

Mª Isabel Celaá
Hezkuntza Sailburua
Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Lakua-Gasteiz

Aurre-akordioa errespetatzeko hirugarren deia Heziketa Berezian

Abenduaren 19an eta urtarrilaren 23an LAB Sindikatuak Heziketa Bereziko aurre-akordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eginiko eskaera bera hirugarrenez luzatzen dizu (ikusi aipatu datekin zuregana zuzenduriko eskaerak).

Lehenengoan, zure administraziopean izaniko negoziazio prozesuaz eta horren emaitzaz zeu jabearazi nahian. Bigarrenean zure sailaren prozedura ez leiala azpimarratu genuen. Eta hirugarren honetan zure pasibotasuna zein zure administrazioaren utzikeria agerian uzteaz batera, berriro ere eta hasieran esan bezala, emandako hitza betetzea exijitzen dizugu.

2004an sinatutako hitzarmenarekin hezkuntza administrazioaren aspaldiko nahia bete zen: funtzionario ez diren hezkuntzako langileen arteko bategitea. Bai, lan hitzarmen bakarrean kolektibo biak batzea zen orduko negoziazioen gakoa. Heziketa Bereziko langile taldearen lan baldintzak hobetu beharra zegoela jabeturik, hitzarmena iragankortzat jo genuen alde biek, eta segituan, langile hauen lan baldintzen hobekuntza jorratuko zuen negoziazio prozesu berri bat jarri genuen martxan non funtzioak formakuntza eta jarduna izango ziren gakoak. Prozesu honen emaitza ondo ezaguna duzulakoan gaude, geuk igorritako informazioaren bitartez soilik ez bada ere.

Celáa anderea, atera itzazu kontuak: dagoeneko 12 urte luze igaro dira Heziketa Bereziko langileek lan baldintzen hobekuntza txikienik ere izan barik. Eta ez du balio aurreko administrazioari ezer leporatzea, zeureak jokamolde berarekin edo maltzurragoarekin jokatzen ari bai da.

Hirugarren eskaera honetan ere berriro dizugu, emandako hitza ez betetzeak, izugarrizko urraketatzat hartzen dugu. Negoziazio prozesuaren zutabeak diren aldeen arteko errespetua, konfiantza, zintzotasuna eta elkarrizketan aritzeko jarrera irekia zapuztu ditu zure sailak, negoziazio kolektiboaren muinari neur ezina egiten zaigun kaltea eragitean.

Guzti honengatik zuri, Celaá Sailburuari, emandako hitza errespetatzea exijitzen dizugu, eta mahai negoziatzailea deitzeko eskaera egiten dizugu, irailaren 14rarteko prozesua eta honek emandako aurre- akordioa abiapuntutzat hartuz.

Zure erantzunaren zain.

LAB
Zerbitzu Publikoetako Federazioa
Irakaskuntza
Heziketa Berezia

Euskal Herrian, 2012ko otsailaren 27an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...