Atzo Iruñerrian M29ko Greba Orrokorraren egunean desorden publikoa eragiteagatik eta lanerako eskubideen aurka egin izana egotzita izandako atxiloketak salatzeko kontzentrazioa egin da gaur Gobernu Delegazioaren aurrean.
Bitartean Igor Arroyo, Espe Iriarte eta Saul Arangibel (atzo atxilotuta) Gobernu Delegariarekin biltzeko saiakera egin dute, bainan honek, aurrekoan bezala, paper baten bitartez berarekin biltzeko bide arruntetatik jotzeko esan die. Nafarroan Greba Orokorrak izandako arrakasta izugarriaren ostean protesta soziala isilarazi nahi dute estatu poliziala inposatuz orohar langile klasearen, eta bereziki sindikalgintzaren aurka.