Totoricagüenena Supermerkatuetako langileek greba mugagabea hasi zutenetik aste bete pasa da, eta berriz ere enpresak ez du negoziatzeko borondaterikela azaldu. Nahiz eta langileak negoziatzeko prest daudela azaldu gatazkaren hasieratik, zuzendaritzarik ez dutela dei bat ere izan salatu dute. Datorren apirilaren 12rako manifestazio deitu dute Gernikan lanpostuen defentsan.
Zuzendaritzatik delegatu batek jasotako gutun baten zioen moduan, denon kaleratzeen zain daudela adierazi dute langileek, baina argi esan nahi diote bai enpresa eta bai bertako erosleei heuren lanpostuen defentsan borrokan jarrituko dutela.
Egoera honen aurrean, langileen asanbladak datorren apirilaren 12an “lanpostu duinen defentsan, kaleratzerik ez!” lemapean manifestazio bat deitzea erabaki du. Manifestazioa, gernikako Merkurio plazatik hasiko da eguerdiko 12:30etan eta herritar guztiak partehartzera gonbidatzeaz gain, langilee eta hauen familiekin eta bere lanpostuen alde borrokan dauden langile guztiekiko elkartasuna adieraztera deitu dute eskualdeko jendea.
Bide honetan ere, elkartasuna eta atxikimendua lortzeko, Busturialdeako enpresa komiteeki eta Gernikako Udalarekin lanketa berezia egingo dutela iragarri dute. Lehenengoekin langileria osoaren kontrako erasoak direlako heuren atxikimendua jasoz 12ko manifestaziora begira eta bigarrenarekin Udalaren interbentzioa eskatuz gatazkaren konponbideari begira eta egingo dituzten mobilizazioei babesa emateko eskatuz.