Leihoan eskegita ditugun Euskal Presoak Euskal Herrira aldarrikatzen duen ikurra eta Catalunyako herriarekin elkartasunean jarritako estelada izan dira erasoaren jomuga.
Gaur goizean, Bilbo-Basurtoko LAB sindikatuko delegatuak Basurtoko ospitalean daukagun bulegora sartzean, bulegoa arrautzez erasotua izan dela ikusi dute. Leihoa irekita zegoenez, kanpoaldeaz gain, barruan dauden gailu informatiko eta bulegoko zenbait material arrautzez zikin geratu dira. Ordenagailuak, inpresorak, paretak, lurzorua, mahaiak… dena zikin.
Zalantza barik, erasoa leihoan eskegita ditugun Euskal Presoak Euskal Herrira aldarrikatzen duen ikurra eta Catalunyako herriarekin elkartasunean jarritako esteladaren aurka izan da. LAB sindikatutik ozen eta irmo salatzen dugu eraso faxista hau, eta salaketa jarriko dugu Udaltzaingoan.