2024-12-23
InicioNotasZerbitzu PribatuakARDURABAKOAK, NON GRATOAK

ARDURABAKOAK, NON GRATOAK

  

BBVAko JUNTA 2011

ARDURABAKOAK, NON GRATOAK
 

Gaur ostirala, martxoak 11, Bilbon BBVA multinazionalak ospatuko duen Akziodunen Bilkura Orokorraren aurrean, LAB sindikatuak adierazi nahi du:

·      Ez digula inolako pozarik sortarazten Bilbon egoitza daukan multinazional batek 2010ean jasotako millioi askotako etekinak Euskal Herrian goraipatu eta banatzea, beraiek eta bere arduragabekeriak eragindako krisia pairatzen ari garen bitartean. Francisco Gonzalezek poltsikoratzen dituen 5 millioiak nabarmendu behar dira banaketa horretan.

·      Lotsagarria iruditzen zaigu bankako sektoreak eragindako krisia langileok sufritzen dugun bitartean, hau da, soldata eta pentsio murrizketa jasaten dugun bitartean, honen eragileek ( BBVA, Santander, etab) itzelezko soldatak eta 1000 milioi baino gehiagoko mozkinak lotsa barik banatzen jarraitzea.

·      Ez gaudela batere harro BBVA bezalako multinazional batek munduan Bilbao ordezkatzeaz, banku honek munduan eta batez ere espainiar estatuan eta hego amerikan betetzen duen papera negargarria baita, oinarrizko zerbitzuak (pentsioak, osasuna, hezkuntza, laguntza sozialak…) pribatizatzeko bultzadan arduradun garrantzitsuenetako bat baita, guzti horrek dakarren desberdintasun eta miseriaren areagotzeaz.

·      Gainera, BBVAk eta beste multinazionalek bultzatzen duten eredu ekonomiko eta soziala, txikitzailea eta gizalegezkoa ez dena, gizakiaren biziraupena arriskuan jartzen du daukan koste ekologikoagatik. Politika eta gestio irizpide batzuk gehiengoarentzako zitalak direla uste dugu, eta gero eta denbora epe laburreagoetan pairatzen ari gara euren ondorio gaiztoak. Mozkinen eta etekinen betiko hazkundearen politika eutsiezina da. Eta hau da gaur egungo sistema neoliberalak jarraitzen duen logika, eta BBVA logika honen bultzatzaile nagusietako bat da.

·      Logika hau euren langileengan ezartzen ari dira ere. Zuzendariak itzelezko lansariak jasotzen duten bitartean, BBVAk lan-birmoldaketa sakon eta gaiztoa aurrera darama. Bankuko lanen azpikontratazioak bultzatzen ari dira, langileen lan-baldintzak okertuz eta prekarietatea eta soldata eskasak areagotuz. Bilbaoko Serbitzu Zentralak deuseztatzen ari dira. Cosme langilearen kasuan bezala, Gran Via 1ko edifizioan zegoen amiantoz kutsatuta hil delarik, bankuak ez du ardurarik onartzen. Euskal kulturarekiko eta euskararekiko ez du inolako interesik eta gorrarena egiten du, …. 

·      Guzti honengatik BBVAren bilkura hau NON GRATAtzat hartzen dugu, BBVAko zuzendaritza diruzale ardurabakoak direla uste dugu, eta Euskalduna Jauregi ingurua "Gizadiarentzako arrisku handiko eremua" deklaratzen dugu martxoak 11 honetan.

 

Gainera, arduragabekeria horretaz harro daude. Banan-banako ardura eta merituaren ideologia saldu nahi digute. Baina gezurretan ari dira, eurak baitira krisi egoera hau sortu duen finantza espekulazioaren globoak eztanda egin arte puztu dutenek baina orain ez dute inolako ondoriorik pairatzen. Ardurabakoak !!!.

 Finantza jarduera beharrezkoa da eta ekonomia sendo baten ardatza izan dadin nahi dugu, baina beti ere guztion oinarrizko premiak betetzea lehentasuna izango duen ekonomia. Eta hau oso gauza serio eta garrantzitsua esku zitaletan uzteko, kontrol barik jarduten ari diren potere eta diru gose aseezina dutenen eskuetan, finantzar jarduera euren kasino partikularra bihurtu duten eskuetan uzteko. Interes publikoa interes pribatuen gainetik egon behar da. Horregatik, Bankaren kontrol publikoa aldarriktzen dugu, ORAIN !!!.

 
 

Bilbon, 2011ko martxoaren 11n

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...