2024-12-22
InicioSecretaría de Salud LaboralLa precariedad mataAraban zendu den garraiolaria aurten Hego Euskal Herriko errepideetan lan istripuan hil...

Araban zendu den garraiolaria aurten Hego Euskal Herriko errepideetan lan istripuan hil den laugarren profesionala da

Kamioi gidari bat hil da gaur goizaldean izandako lan istripu batean. Ezbeharra N-1 errepidean gertatu da gaueko 00.30ak inguruan, Oka Iruña udalerriaren parean, Araban, bere kamioia irauli denean. Aurten Euskal Herriko errepideetan lan istripuan zendu den laugarren garraiolaria da. Protesta eta elkartasuna adierazteko ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuok kontzentrazioa egingo dugu ostiralean, azaroak 30ean, 11:30ean Arabako Foru Aldundiaren aurrean.

Gertaera larri honen aurrean sindikatuok administrazioari exijitu nahi diogu egun ditugun errepideak zaintzeko, berritzeko eta konpontzeko lanetan euro bat ere ez aurrezteko, ezinbestekoa baita dugun errepide sarea baldintza egokietan izatea herritarren segurtasuna bermatze aldera eta bereziki horietan ordu luzeak ematen dituzten garraiolarien segurtasuna bermatze aldera. Halaber, errepide nagusietan atseden gune publikoak, seguruak eta duinak eraikitzeko eta antolatzeko exijitzen dugu, garraiolariek atseden eta gidatze arauak bete ahal dituztela bermatuz eta Europako Batasunak aspaldi onartu zuen arauari bilduz.

Bestetik, garraiolariei dei egin nahi diegu arduraz jokatzeko, zorrotzak izateko euren zerbitzuak eskaintzeko eta kontratatzeko orduan eta inolaz ere ez onartzeko kostuak estaliko ez duen prezioa jasotzea. Garraioaren prezioak garraiolariak ordaindu behar dituen kostuak kubritzen ez duenean garraioaren bideragarritasuna arriskuan jartzeaz gainera garraiolariaren segurtasuna eta bizitza arriskuan jartzen dira. 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...