Otsailean Ostalaritzaren hitzarmenaren negoziazio mahaia eratu zenetik, eta patronalarekin hainbat bilera izan ondoren, negoziaketa blokeatuta dago, ez atzera ez aurrera gaudelarik.
Hori dela eta, UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuak hainbat mobilizazio burutzen ari gara aste hauetan zehar hitzarmen duin bat lortze aldera. Izan ere, enpresek eros ahalmenaren galera garbia onar dezagun nahi dute, 2011. urterako aurtengo egiazko KPIaren %50aren soldata igoera onartezina eskaintzen dutelarik.
Gaur, azaroak 24, Gasteizko Ostalaritzako Enpresen Elkartearen aurrean elkarretaratu gara sektoreko hainbat langile; eta abendurako ez dugu baztertzen borroka gogortzea, enpresarien aldetik aldaketarik egon ezean.