Parot Dotrina delakoa abalatzeko Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakiaren aurrean Gernikako Akordioa izenpetzen duten eragile politiko, sindikal eta sozialek manifestazio nazionala iragarri zuten pasadan martxoaren 30ean. Mendeku eta salbuespenezko neurri hauen aurrean euskal jendarte osoaren inplikazio eta babesa beharrezkoa dela adierazi zuten eta lan horretan, apirilaren 14ean Bilbon izango den mobilizazio nazionalak izango duen garrantzia azpimarratu zuten.