Guardian Llodio enpresako langile ohi batek, bere lanpostuan Amiantoarekin lan egitearen ondorioz Asbestosi gaixotasuna du. Gizarte Segurantzak ez dio aitortzen patologia horren jatorria lanari lotua denik eta horren aurrean kaltetutako langileak epaitegietara jo du.
Gaur langileari babesa adieraztearekin batera, LAB sindikatuak gizarte segurantzaren jarrera salatu nahi izan du gaur Gasteizko Epaitegiaren aurrean egindako elkarretaratzearekin.