Alfonso Fernández, Alfon, 21 urteko gazte madrildarra joan den azaroaren 14tik kartzelaratua dago. Bere neskalagunarekin batera atxilotua izan zen, pikete informatzaile batera zihoanean. Bihar, abenduak 28, Alfonen aske uztea exijitzeko Nazioarteko Salaketa eta Borroka Eguna burutuko da, Espainiar Estatuko enbaxada, kontsulatu eta Gobernu delegaritzen aurrean hamaika mobilizazio deitu direlarik. LABek bat egiten du egun honekin eta kontzentrazioa egingo du bihar Bilbon 11:30etan Moyua Plazan.