2024-12-23
InicioSindicato LABDelegatuen BatzarraAldaketaren aldeko eta iruzur sozialeren aurka mobilizatu dira Nafarroako delegatuak

Aldaketaren aldeko eta iruzur sozialeren aurka mobilizatu dira Nafarroako delegatuak

LAB sindikatuak Delegatuen batzarra egin du gaur, Nafarroako egoera eta bereziki UGT, CCOO eta CENek sinatutako Akordio Intersektoriala aztertzeko asmoz. Batzarraren ostean, manifestazioan abiatu dira hiru sinatzaileen egoitzetaraino, bertan Iruzur Sozialarekiko kritika irudikatuko dute.

Nafarroako bozeramaile Igor Arroyok CEN, UGT eta CCOOen elkarrizketa soziala "iruzur sozial itzela" dela adierazi du. "1995ean hasi zuten bide horren onurak saltzen dizkiguten bitartean, nafar langileriaren egoera erabat okertu egin da.

1995arekin alderatuz, gaur egun langileria pobreagoa da (Barne Produktu Gordinaren portzentaia txikiagoa eskuratzen du), langabezia tasa historikoa pairatzen du, beranduago eta pentsio baxuagoarekin jubilatzen da, eta Osasungintza nahiz Hezkuntza publikoko gabeziak pairatzen ditu. Horrela bada, Kapitalak langileon eskubide guztiak birrintzen dituen bitartean elkarrizketa sozialaren bidean berrestean, UGT eta CCOOek nafar langileria saldu egin dute berriro ere. Gainera, traizio historiko hau momentu oso berezian gertatu da, gehiengo langileak Nafarroan aldaketa soziala eta politikoa aldarrikatzen ari den eta aldaketa hori inoiz baino eskuragarriagoa den unean, hain zuzen ere".

LABen iritziz, UGT eta CCOOek bere hautu estrategikoa egin dute erregimen foralaren eta aldaketaren aldeko indarren arteko pultsuan: erregimen foralaren aldean kokatu dira. UGT eta CCOO Yolanda Barcinari geratzen zaion babes sozial bakarra dira; euren babesa kenduko baliote, erori egingo litzateke zalantzarik gabe. Arroyoren arabera, "Jose María Fidalgo CCOOeko idazkari nagusi ohiak Azarren memoriak aurkeztu ostean, ematen du Goyen eta Villar etorkizunean Yolanda Barcinaren memoriak aurkezteko merituak egiten ari direla, behin nafar herritarrek boteretik kentzen dutenean".  

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...