2024-12-23
InicioEcosocialismoAldaketa klimatikoa gelditzeko, aldaketa soziala

Aldaketa klimatikoa gelditzeko, aldaketa soziala

IRITZIA.- Bea Martxueta eta Urtzi Ostolozaga, LABeko batzorde sozio-ekonomikoko kideak

Mesfidati eta arduraz bizi izan dugu Parisko Klimaren inguruko Goi Bilera hau, Kioton erabakitako adostasunak berretsi behar izan dituzte, eta protokolo horren helburuak ez dira nahikoa izan eta protokoloa bera, ez da eraginkorra izan gainera. Beharrezkoak diren neurriak ez dira sinatuko Parisen, negoziatzen aritu diren dokumentuek ez dute halakorik jasotzen, ez dira beraien interesetara egokitzen.

Oso teknikoak diren iritzi asko darabiltzagu aspaldian esku artean. Aldaketa klimatikoaren ondorioak horrenbestekoak ez izateko zer egin behar den eta, zer egin behar ez den diote. Orain hartzen diren erabakiak, eta berandu gabiltza, egoera atzeraezina izan ez dadin guztiz beharrezkoak izan behar dira. Ezin daitezke borondatezkoak izan eta, legez bermatuak izan behar dira, eskubideez ari garelako. Hausnarketa politikoa burutu behar da, teknikoa baino askoz sakonagoa. Arazoaren sustraietara jotzen ez bada, alperrik dabiltza. Gatazka armatuez, goseteez, pobreziaz, pobrezia energetikoaz, desberdintasun sozial gero eta sakonagoetaz, aberatsak blindatzeaz, gaixotasunez, bi mundu paralelo sortzeaz ari gara.

Parisen bildu direnak gurekin bukatuko duten birusak dira. Epe laburrera begirako beraien interesen alde dabiltza. Hori da hain zuzen ere kapitalismoa, hain injustoa den sistema, bizitza babestu eta zuzentasun soziala lortzeko gai ez dena.

Desertizazio prozesua edo poloetako izotza urtuz joatea atzeraezinak izango diren prozesuak izango dira. Nahiko kalte eragin dute eta, “dute” diogu, egoera honek arduradun zehatzak dauzkakalako. Arduraz jokatuko dugunok, boterea hartu beharra dugu egoera iraultzeko. Partxeak jartzeak ez du balio, sistema errotik aldatu beharra dago. Pertsonak eta planeta erdigunean jarri beharra dago eta horretarako, sistema lehenbailehen aldatu beharra dago.

Lan mundua da jendarteak eta baliabide naturalek bat egiten duten gune nagusia. Beraz, langileen ordezkariok, sindikatuok, zeregin handia dugu, erakundeetan eta produkzio guneetan eragiteko. Erabakien jabe izan behar dugu. Inposatzen diguten ereduaren aurrean, alternatibak badira eta bestelako ereduak konfrontatu behar ditugu. Eta, gure apostua, jendarteko gainontzeko eragileekin batera, lan hori egitea da. Prozesu sozial zabal eta anitza jarri dugu martxan horretarako. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, naturaren eskubideak ere jaso ditu eta, klima aldaketari aurre egiteko eskubide horrek marko araugilean jasota izatea da aterabide bakarra.

Aspalditik gabiltza jendarte eredu alternatiboa eraiki beharraz. Alternatibak badirela eta egingarriak direla Alternatiben Herrian adierazi genuen urrian, eta bide horretatik jarraitzeko asmo irmoa dugu. Jendarteko benetako beharrizanak asetzeko ekoiztea nahi dugu. Demokratikoki erabakitzea beharrezkoa da eta, produkzio horrek ekosistemaren erritmoak errespetatu beharko ditu. LAB sindikatuan, sindikalgintza eredua birpentsatzen gabiltza, hausnarketa eta eztabaida prozesu horretan, erdigunean kokatuko ditugu ekofeminismoa, ekosozialismoa eta deshazkundea. Energia hornitzaileak diren enpresak kontrol publikoaren esku izan beharko dira. Langile eta erabiltzaileen esku, pobrezia energetikoari aurre egiteko, berdin herritarren gutxieneko beharrizanak asetzen dituzten beste sektoreak ere. Lan baldintza duinak bermatuz eta soldatak mantenduz, lan jardunaldiak murriztu beharko dira eta erritmoak murriztu. Hauek dira benetan hartu beharreko erabakiak.

Euskal Herrian mugimendu ekologista indartsua izan dugu beti eta, sindikatuaren elkarlana beti izan da sendoa. Lemoiz gelditu genuen, orain Garoña ixtea derrigorra dugu. Frackinga bezalako teknikak legez kanporatuak izan beharko lirateke, Kantauri itsasoan hidrokarburorik dagoen ere ez dugu ikertzerik nahi. Gu energia berriztagarrien eta ordezkagarrien aldekoak gara. Energia eta urak administrazio publikoen eskuetan egon beharko lukete eta, negoziorako baino beharrizanak bermatzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko balio beharko luke. Hondakinei dagokienez, errauskailuak gaixo sortzaileak eta kutsakorrak izanik, gehien birziklatzen duen teknikaren aldekoak gara. Helburua zero zabor izan behar da. Mugikortasunari dagokionez, ikasleak eta langileak lanera eta ikastera, eskualde barruan eramango dituen garraio publiko eta kolektiboaren alde egingo dugu, AHTa bezalako proiektu inposatuen aurrean.

Parisen hartuko diren irtenbideak beraz, gutxi batzuentzako irabaziak baino bilatzen ez dituen sistema aseezin baten partxe hutsak baino ez dira. Beraiek diseinaturiko egoeraren aurrean mantso, beldurrez eta isilik eduki nahi gaituzte. Gainera, horretarako eragiten dituzte momentu honetan bizi dugun shock egoera bezalakoak. Baina Euskal Herrian hasi dugun bidea ezingo dute geratu bertoko interes eta gobernu neoliberalek ere. Ilusioz sortzen eta aldarrikatzen jarraitzeko asmoa dugu, bestelako jendarte eredua lortu arte.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...