Bihar, urriaren 24an, batzarrak erabakiko du Kutxa banku-fundazio bihurtzea, EAJ, PP, PSE eta CCOOen aldeko botoarekin. Eraldatze honekin Kutxen gaineko kontrol publiko eta soziala erabat galduko da, eta Kutxabank guztiz pribatizatzeko eta akzioak kapital pribatuari saltzeko bidea hasiko da.
“Euskal Herrian finantza sistema publikoa, Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez” plataformak dei egiten die Euskal Kutxak-Kutxabanken bankarizazio eta prekarizazioak kaltetutako sektore guztiei urriaren 24rako antolatu duen akanpada eta kontzentrazio zaratatsuan modu aktiboan parte hartzera. Donostiako Andiak kalean burutuko da akanpada, goizeko 10etatik aurrera bertan eragile sozialek adierazpenak egingo dituzte eguerdiko 12etan.
Arratsaldean, leku berean (Andia kalea – Donostia) kontzentrazioa egingo da eta 15.30etan plataformako ordezkariek hitza hartuko dute, LABen izenean AINHOA ETXAIDE, idazkari Nagusiak hartuko du hitza.