2024-12-23
InicioEcosocialismoAHT Gelditu! Elkarlanak hitzordua eskatu dio EAJri abiadura handiko trenaren inguruan hitzegiteko

AHT Gelditu! Elkarlanak hitzordua eskatu dio EAJri abiadura handiko trenaren inguruan hitzegiteko

Euskal Herriko AHTren aurkako Koordinakundea Sanbin Etxean izan da gaur EAJri abiadura handiko trenaren gaia jorratzeko hitzordua eskatzeko. AHT Gelditu! Elkarlanak Euskal Y proiektuaren eraikuntzak eragin ekologiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsua dakarrela deritzogu eta beharrezko jotzen du gai hauen aurrean hitz egin eta proiektuaren egoeraz herria informatzea.

AHT Gelditu! Elkarlanak EAJri igorritako eskutitza

EAJ-PNV
Sede del PNV-Sabin Etxea
Ibáñez de Bilbao, 16 – Sabin Etxea
48001 Bilbao (Bizkaia)
Bilbon, 2014ko apirilaren 24an

Agur t´erdi:

Euskal Herriko AHTren aurkako Koordinakunde den AHT Gelditu! Elkarlanetik, abiadura handiko trena dugun, Euskal Y proiektuaren eraikuntzak eragin ekologiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsua dakarrela deritzogu gaurkoan. Horregatik, inoiz baino arrazoi gehiagorekin, zuekin hitzordua egitearen beharra ikusten dugu, non, jarraian doazkizuen gaiak jorratzea eskatzen dugun:

– Bizi dugun egoera sozioekonomiko zaila dela eta, aurrekontuen eta oinarrizko eskubide sozialen murrizketa gogorren ezaugarriak dituela ikusirik, gure ikuspegitik, euskal jendartearen premiazko beharrei erantzuten ez dien Euskal Y-ren eraikuntza proiektua aurrera eramatea ez dela zuzena deritzogu.
– Herritar garenok, politikari-klaseak, momentu oro, kudeatzea egokitzen zaion gai publiko desberdinetan hartzen dituen edo hartzeko asmoa dituen erabakiez informatu behar gaituela pentsatzen dugu. Hori dela eta, AHTren proiektuari buruzko gardentasuna eta informazio publikoa herritarrentzat, oinarrizko eta nahitaezko zerbait izan behar duela uste dugu, eta horregatik, espainiar gobernuko ordezkariekin eginiko bilera desberdinetan Euskal Y deritzaion abiadura handiko trenaren eraikuntzari buruz, era publikoan eta irekian, ezagutzera ematea eskatzen dizuegu.
– Azken hilabeteotan, albistegi desberdinetan publiko egin da Madrilek Eusko Jaurlaritzarekin AHTrekin loturiko zor ekonomiko batzuk kitatu gabe dituela oraindik, Lakuak beharrezko kreditu ezberdinak ordaindu behar dituelarik AHTko lanek garatzen jarrai dezaten. Egoera hau ikusirik eta lehenengo beharren zerbitzu publikoen aurrekontuen murrizketa gogorrak izatearen egungo ezaugarri zailak ditugularik, ez dugu AHTren lanekin jarraitzeko erabakia partekatzen. Argi dago Madriletik gaurkoz ez datozela jaso beharreko diru guztiak.
Politikariek herritarrei hitza entzun behar dietela uste dugu, beraiei zor baitie. Beraz, zuekin bilkura izan ala ez independenteki, bidezko deritzogu, AHTren proiektuaren egoeraz zein espainiar gobernuko ordezkariekin izandako azken bilkuretako edukiez herriari informatzea, non, ez dugun uste AHTren proiektuari buruz azken aldi honetan guztiz informatzen ari zaretenik. Zuen erantzunaren zain agurtzen zaituztegu,

AHT Gelditu! Elkarlana

ahtgelditu@ahtgelditu.org
www.ahtgelditu.org



  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...