2024-12-22
InicioIndustriaConstrucciónAHT-ak txirotasuna eta heriotza dakarrela salatzeko elkarretaratzeak

AHT-ak txirotasuna eta heriotza dakarrela salatzeko elkarretaratzeak

Azken urteotan 5 langile zendu dira Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanetan. Aurrena 2008ko uztailaren 14an zendu zen Lukun, bigarrena 2010. urteko abuztuaren 14an hil zen Duranan, hirugarrena urte bereko abenduak 9 zituenean zendu zen Eskoriatzan, laugarrena 2011. urteko martxoak 8 zituenean hil zen Antzuolan eta azkena iazko irailaren 6an hil zen Tolosan. Hauei guztiei AHTko eraikuntzan ezkutatzen dituzten hamaika istripu arin eta larri eta laneko jatorria duten gaixotasunak gehitu behar dizkiegu.
Sindikatuak beti salatu du osasun galera guztien jatorri nagusia lan baldintza kaskarretan dagoela. Istripu eta gaixotasunen piramidearen oinarrian kokatzen dira prekarietatea, etengabeko kontratazioa, behin-behinekotasuna, etab. Eraikuntzako probintzia hitzarmena obra hauetan guztietan sistematikoki bete ez izana horren adierazgarririk argiena dugu. Honela, AHTko lanetan, ateak zabaltzen zaizkio ez betetzeak hedatzeari eta lan eta bizimodu baldintzak gero eta bizkorrago kaskartzeari; honen ondorio zuzenetako bat AHTko lanetan jazotzen ari diren osasun eta bizitza galera andana dugu.

LABek salatu nahi du “elite” ekonomiko eta politikoei bakarrik komeni zaizkien izugarrizko lan handiak ezartzen ari zaizkigula, beti ere, beren onurei eusteko eta areagotzeko; bien bitartean, langileen artean txirotasuna sortzen ari da. Obra hauek ingurumena suntsitzeaz eta lurraldea desorekatzeaz gain, langileen bizitzak eramaten dituzten obra mingarriak dira. Lan hauek bertan behera gera daitezen eskatzen dugu.

Gastu publikoa ikaragarri urritu den honetan, sistemaren goratzaileek “arduraz eta soiltasunez” jokatu behar dela dioten honetan, behin eta berriz errepikatu dute AHTko lanak egin, egingo dituztela, kosta ahala kosta (aurrekontuan jasoa baino askoz ere garestiago) eta ezarria dagoen aldian gainera; negozioa garrantzitsuena da hauentzat!

Administrazio publikoek patronalaren zeregina betetzen dutenean, errezeta neoliberal ber-berak erabiltzen dituzte, egin behar dena ahal den azkarren eta merkeen eginez. Lanak egiteko epeak murrizten dira, eta horren ondorioz, presaka jardun beharra, lan erritmoak eta aparteko orduak handitzen dira, behin eta berriro kontratatzea eta behin-behinekotasuna arau bihurtzen dira, ez da erabiltzen dagokion hitzarmena, etab. Hortaz, teorian gure eskubideen bermatzaileak izan behar luketen horiek lan merkatua kaskartzen dute, jakin arren, prekarietate handiago batez lan istripu kopurua handitzen dela; baina gure osasuna eta bizitzak ez zaizkie axola.

Zertan da administrazio publikoen arteko balizko koordinazioa? Zertan da herri-lanen jarraipena? Administrazio publikoen koordinazioa unean uneko politikariaren adierazpen hanpatsuetara murrizten da, lan ezbeharren gaian ahal den guztia egiten dela esanez. Baina errealitatea behin eta berriz agertzen zaigu begi-aurrean, temati: AHTko lanetan hildakoak ditugu. Horixe da Gasteiz eta Iruñeko gobernuek sustatu nahi duten prebentzio eredua? Beren herri-lanetan ez badute kontrolatzen egiten dutena, are gutxiago kontrolatuko dute enpresetan eta obra pribatuetan egiten dena!

Aldaketarako bidea mobilizazioa eta borroka dugu, eta gaur egin bezala, bide horretan jarraituko du LABek.

Euskal Herrian, 2012ko apirilaren 25ean

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...